Nausikaa
Nausikaa | |
---|---|
Greziar mitologia | |
![]() | |
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Familia | |
Aita | Altzinoo |
Ama | Arete (en) ![]() |
Ezkontidea(k) | Telemako |
Seme-alabak | Persepolis (en) ![]() ![]() ![]() |
Anai-arrebak | Clytoneus, Halius and Laodamas (en) ![]() |
Nausikaa (grezieraz Ναυσικάα), Homeroren Odiseako pertsonaia bat da. Bere izena ναῦς, ‘itsasontzi’ eta κάω/καίω “erre” hitzen konposaketa da, bere esanahia "Itsasontziak erretzen dituena” da.[1] Altzinoo, feaziarren erregea eta Arete erreginaren alaba, hondartzan Odiseo aurkitzen du, Kalipsoren uhartean eginiko baltsa hondoratu zaiona, eta bere aitaren aurrera eramaten du. Odiseok, bere abenturak kontatzen dizkio Altzinoori, Odisearen zati esanguratsu baten luze-zabalean, eta Altzinook, azkenik Odiseo Itakara eramango duten itsasontziak ematen dizkio.
Aristoteles eta Diktis Kretarraren arabera, Nausikaa Telemakorekin ezkondu zen, Odiseoren semea, eta Ptoliporto edo Perseptolis izeneko seme bat izan zuen.
Euskal Literaturan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mikel Azurmendik "Kontu kontari Grezian barrena" kontakizunean hala dio:[2]
Nausikaa izenekoa erregearen alaba omen zela eta, zatoz! zatoz gurekin! etorriberria jauregira eraman zuten. Gurasoak asko poztu ziren eta su eta lo gelditu Ulises-en gorabeherak jakin zituztelarik. Festa handi baten ondoan, bere alabarekin esposatzeko eskatzen diote, baina urde goseak ezkurretan amets! Itaka-ko etxerako asmoa argi eta garbi azaltzen die gizonak. Nausikaa-ren gurasoek orduan itsasuntzi bat antolatu diote eta altxor bikaina eskaini ere bai. Bi egun geroago eta Ulises lo zegoelarik, marinelek Itaka-ko hondartza batean utzi zuten altxorrarekin batera.
Juan Kruz Igerabidek «Ulises. Homeroren Odisearen bertsioa» obran dio:[3][4]
Zerbitzarien artean eder ageri zen Nausikaa, bere beso zuriekin.
Irudi galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Dicciogriego: Diccionario didáctico interactivo griego ↔ español» www.dicciogriego.es (kontsulta data: 2025-05-12).
- ↑ «Kontu kontari Grezian barrena - Mikel Azurmendi» armiarma.eus (kontsulta data: 2025-05-27).
- ↑ Iguerabide Sarasola, Juan Cruz. (2007). Ulises: Homeroren Odisearen bertsioa. ISBN 978-84-9746-391-1. (kontsulta data: 2025-05-27).
- ↑ «Egungo Euskararen Hiztegia (EEH) - UPV/EHU» www.ehu.eus (kontsulta data: 2025-05-27).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Billelabeitia, Miren. (El Correo, 2024ko abenduaren 28a) Odisea gaur. Ulises hemen (II).