Nea Salamis Famagusta (futbol atala)
Sorrera | 1948ko martxoaren 7a (76 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Futbol zelaia | Ammochostos estadioa, Zipre edukiera: 5.500 lagun | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Thoukis Thoukidides | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Savvas Poursaitidis | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Zipreko lehen maila | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2022-23 | 8.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | http://www.neasalamina.com/ | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Nea Salamis Famagusta edo Nea Salamina Famagusta (grezieraz: Νέα Σαλαμίς Αμμοχώστου) futbol profesionaleko klub bat da, egoitza Famagusta hirian (Zipre) duena. Klub iheslaria da 1974an Turkiak Zipreren iparraldea inbaditu zuenez geroztik; horrenbestez, klubak behin-behineko egoitza Zipreren hegoaldeko Larnaka hirian du gaur egun.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nea Salaminaren lorpenik nabarmenena 1990ean Zipreko futbol kopa eta Zipreko superkopa irabazi izana da. Zipreko lehen mailan lortu duen posturik hoberena hirugarrena da. Bere lehen bost urtean (1948–1953), taldeak Zipreko Futbol Amateurreko Federazioaren txapelketetan parte hartu zuen. 1953an kluba Zipreko Futbol Elkarteari batu zitzaion, eta geroztik elkarte horren txapelketetan parte hartu ohi du. Zipreko lehen mailan 50 denboralditan baino gehiagotan jokatu duelarik, arlo horretan zazpigarren kluba da.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zipren: 2
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Nea Salamina erabiltzailearen profila, Twitter zerbitzuan
- Nea Salamina's channel YouTuben
- Nea Salamina erabiltzailearen orria, Facebook zerbitzuan