Neerja Bhanot

Wikipedia, Entziklopedia askea
Neerja Bhanot

Bizitza
JaiotzaChandigarh1963ko irailaren 7a
Herrialdea India
HeriotzaKaratxi1986ko irailaren 5a (22 urte)
Familia
AitaHarish Bhanot
AmaRama Bhanot
Hezkuntza
HeziketaSt. Xavier's College, Mumbai (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakhegazkineko laguntzailea eta modeloa
Enplegatzailea(k)Pan Am
Jasotako sariak

Neerja Bhanot, AC, (punjaberaz: ਨੀਰਜਾ ਭਨੋਟ; hindiz: नीरजा भनोट; Chandigarh, 1963ko irailaren 7a - Karatxi, 1986ko irailaren 5a) Pan American World Airway hegazkin-konpainiako hegazkin-azafata eta modeloa izan zen. Heriotza tragikoa izan zuen, eta horregatik da ezaguna. 1986ko irailaren 5ean terroristek Karatxin (Pakistan) eskala batean bahitu zituzten hainbat bidaiari, Pan Am-eko 73 hegaldian hain zuzen. Bhanot, hegaldi-azafata zela, zenbait bidaiari salbatu nahian hil zen, hainbat tiro jaso zituen bahituei larrialdietako irteeretatik ihes egiten laguntzen ari zenean.[1]

Hil ondoren jaso zuen Indiako Bakearen eta Balioaren saririk garrantzitsuena (Ashok Chokra saria). Bere bizitza eta heroismoa zinemara ekarri zuen Ram Madhvanik, Neerja izeneko film biografikoan.[2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizitza eta hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neerja Bhanot Chandigarhen jaio zen, Indian, baina Bombay-n hazi zen. Harish Bhanoten alaba zen, 30 urte baino gehiagoz The Hindustan Times egunkarian lan egin zuen kazetariarena. Aita 2008ko Urte Berrian hil zen, Chandigarhen, 86 urte zituela. Amak, aldiz, Rama zuen izena, eta 2015eko abenduaren 5ean hil zen. Horrez gain, Neerjak bi anai zituen: Akhil eta Aneesh Bhanot.

Lehen hezkuntza Chandigarheko Jesusen Bihotzaren Jauna eskolan jaso zuen. Familia Bombayra joan zenean, Bombay Scottish Schoolen jarraitu zituen ikasketak, eta ondoren St. Xavier 's College-en. Hurrengo urteetan, modelaje proba baterako animatu zen, eta hortik aurrera, modelo gisa hasi zuen bere ibilbidea.

Bhanot, 1985eko martxoan ezkondu zen, eta senarrarekin Dohara joan zen bizitzera, Qatarrera. Hala ere, ezkonsariarekin izandako arazoak zirela eta, lotura hondatu egin zen, eta Bombayko gurasoen etxera itzuli zen bi hilabetera.[3]

Karrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bhanot Pan Am konpainiako hegaldi-azafata izateko aurkeztu zen. Hautaketaren ondoren, Miamira joan zen azafata gisa lanean jarduteko, eta aldi berean, modelo gisa ere aritzen zen.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «'I saw Neerja being shot in the head'» The Times of India 2016-02-18 ISSN 0971-8257. (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).
  2. (Ingelesez) Kapoor, Vandita. (2015-12-19). «The Incredible Story of Neerja Bhanot – Indian Flight Attendant Who Saved 360 Lives» The Better India (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).
  3. (Ingelesez) Reader, T. B. I.. (2016-02-22). «MY STORY: I Survived the Pan Am Hijack During Which Neerja Bhanot Lost Her Life» The Better India (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).
  4. «Neerja Bhanot Conferred 'Bharat Gaurav Award' In London» NDTV.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]