Nekane Balluerka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nekane Balluerka


Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea

2017 - 2020ko azaroaren 26a
Iñaki Goirizelaia - Eva Ferreira García
Bizitza
JaiotzaOrdizia1966ko abenduaren 5a (57 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
BizilekuaDonostia
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea eta psikologoa
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea

Inguma: nekane-balluerka-lasa

Miren Nekane Balluerka Lasa (Ordizia, Gipuzkoa, 1966ko abenduaren 5a) Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) psikologiako irakaslea da, eta 2017ko urtarrilaren 9az geroztik EHUko errektorea.[1][2]

Psikologian lizentziatua da EHUn eta 1993an eskuratu zuen doktoregoa, unibertsitate horretan bertan egindako Efectos de las instrucciones en el procesamiento de textos científicos. (Azalpenen eraginak testu zientifikoen prozesaketan.) tesiarekin.[3] Esperimentuen diseinuan lan egin du bereziki, aztergai den efektu kolateralak nola bazter daitezkeen ikertuz. Horretarako, arratoi eta tximinoek koloreen hautematetik, haurren kolore hautematerako dedukzioak egin ditu, daltonikoen psikopatologiari buruzko ondorioak ateratzeko. Bere lorpen nagusia 2-5 urteko haur daltonikoek ezagutzeko gai diren kolore gamak hautematea.

2009. urtetik unibertsitateko katedraduna ere bada, Portaera Zientzien Metodologian. Psikologia fakultateko dekanordea izan da. EHUko Kalitate eta Berrikuntzarako errektoreordea eta Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordea ere izan da. UPV/EHUko lehen errektore andre hautatua da (Arantza Mendizabal "jarduneko" errektorea izan zen 1985eko maiatzaren 27tik 1986ko urtarrilaren 21era arte).

Liburuak

Beti psikologiaren barruan, euskarazko honako liburuen idazketan parte hartu du: [4]

  • Primateen sexu portaera estres egoeran (2016)
  • Psikopatologia (2014)
  • Nortasunaren nahasteen etiologia eta tratamendua (2011)
  • Kontzientzia fonologikoa lantzeko programa (2008)
  • Hizkuntza idatziaren didaktika Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan (2008)
  • Ikerketa metodoak eta diseinuak psikologian (2007)
  • Ikerkuntza psikologian. Ikerketa-baldintzak eta diseinuaren baliotasuna (2007, 2. argitalpena)
  • Ikerkuntza psikologian. Ikerketa-baldintzak eta diseinuaren baliotasuna (2003)
  • Saiakuntza eta sasisaiakuntza diseinuaren balidezia psikologian (1996)
  • Datu analisia eta saiakuntza diseinuak portaera zientziatan (1995)

Kanpo loturak

Erreferentziak