Nelson zutabea (Dublin)

Koordenatuak: 53°20′59″N 6°15′37″W / 53.34981°N 6.26025°W / 53.34981; -6.26025
Wikipedia, Entziklopedia askea
Nelson zutabea (Dublin)
Nelson's Pillar
Kokapena
Estatu burujabe Irlandako Errepublika
Province of Ireland Leinster
Desagertutako erakunde administratiboa Dublingo konderria
HiriaDublin
Koordenatuak53°20′59″N 6°15′37″W / 53.34981°N 6.26025°W / 53.34981; -6.26025
Map
Historia eta erabilera
Eraistea
Inaugurazioa1809ko urriaren 21a
KomisarioaDublin Corporation (en) Itzuli
Izenaren jatorriaHoratio Nelson
Suntsipena1966ko martxoaren 8a
Arkitektura
ArkitektoaFrancis Johnston (en) Itzuli
William Wilkins (en) Itzuli
Dimentsioak40,8 (altuera) m

Nelson zutabea (irlanderaz Colún Nelson eta ingelesez Nelson Pillar, Nelson's Pillar edota The Pillar) Irlandako Errepublikako Dublin hiriburuko O'Connell Street etorbidean kokatzen zen monumentu edo oroitarri bat izan zen, oroitarri honen gainaldean Horatio Nelson ingeles ofizial ospetsuaren estatua bat altxatzen zelarik, hortik oroitarriaren izena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oroitarri hau 1808an Horatio Nelson ingeles ofiziala eta Trafalgarko guduan lortutako garaipenaren omenez eraiki zen. Halere, 1966ean IRAk bonba baten bidez suntsitu zuen.[1] Urte hartan bertan The Dubliners musika taldeak gertakari honi buruzko Nelson's Farewell abestia konposatu eta argitaratu zuen.

IRAren bonba batek suntsitu zuen zutabea 1966an.

Hortaz, gaur egun bertan ez da eraikin honen arrastorik gelditzen, aldiz, gaur egun leku honetan The Spire delako altzairu herdoilgaitzezko kono luze kokatzen da.

Oroitarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monumentua doriar estiloko 36,9 metroko garaiera zuen zutabe batek osatzen zuen, bere gainaldean 4 metro zituen Horatio Nelsonen estatua bat altxatzen zelarik, estatua hau Cork hiriko Thomas Kirk eskulturgilearen lana zen. Denera monumentuak 40,9 metroko garaiera zuen (Londres hirian kokatzen den Trafalgar Square plazako Nelson zutabea baino 10,7 metro motzagoa delarik). Zutabearen diametroa behealdean 4 metrokoa zen, aldiz goialdean 3 metrokoa zelarik.[2]

Ikusgai zeuden zutabearen zati guztiak Wicklow konderrian dagoen Kilbride udalerriko granitoz eginak zeuden. Barnealdea berriz kareharri beltzez osatuta zegoen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Maurice Craig (1969), Dublin 1660-1860, Allen Figgis, Dublin
  2. Patrick Henchy (1949), Nelson's Pillar, Dublin Historical Record, Volume X, no. 2

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]