Edukira joan

Nemty

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nemty
Egiptoar mitologia
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa

Nemty edo Anty "Ibiltaria", "Noraezean dabilena", egiptoar mitologiako gerra jainkoa da.

XII. nomoan, hegazti zuri bat bezala irudikatua izan zen, zezen beltz edo behi larru moduan ere agertzen den arren, mortero moduko zeozeren gaineko euskarri batean. Larru hau, ramestar garaian, lehoinabarrarena izango da. XVIII. nomoan, belatz buru eta zabaldutako hegodun jainko bezala agertzen da, Dunanuy izeneko bi belatzetan bihurtuko dena.

Piramideetako Testuetan aipatzen da, eguzki txaluparen nabigazioa Sokarren laguntzarekin zaintzeko arduradun bezala. Isis jainkosa "Erdiko Uhartea" deritzonera zeraman ontzizaina ere bazen. Geziz betetako pitxer bitxi batean bizi da.

Antzinako elezahar batek, Isisenaren antzekoa, Nemtyk egindako krimen bat kontatzen du, bere ama Hathor-Hesati burua moztu izana leporatuz, Rak, bizirik larrutzera eta bendatua izatera zigortuz. Hathorrek, bere burua, behi batenagatik aldatu behar izan zuen, baina Anubis errukitu egin zen, eta Nemtyren larrua bere amari eman zion, magia bidez, esnearekin bustiz, bere gorputza berpiztu zuena (Chester Beaty I.a ramesidar papiroa).

Beste elezahar batean, Isisenaren antzerakoa, Nemty, Raren izen sakratu eta "ezkutua" lapurtzen saiatzen da. Horusek, Nemtyren izen sekretua lortu nahi du, eta animalia pozoitsu bat bidaltzen dio, zauritzeko.

Bere izena, "Ibiltaria" eta "Noraezean dabilena"z gain "Hanka laburra" epitetoa jaso zuen, Horus eta Sethen elezaharrean.

Dunanuyrekin parekatu eta lotzen da, eta, beranduago, faraoia eta Osirisen irudien ondoan agertzen da, babes bezala, beranduago, zenbait arlotan, Seth eta Horusek ordezkatzen dute. Goi Egiptoko XII. nomoan, Sethekin lotua izan zen, non Matyt lehoi eme jainkosak laguntzen zuen. Anubisekin ere lotuta zegoen.

Bere gurtza, I. dinastian abiatzen da. Goi Egiptoko XII eta XVIII. nomoetan eta Antaeopolis, Qau el-Kebirren Matit jainkosarekin batera, Hierakon eta Deir el-Gebrauin gurtua izan zen.

Izen teoforoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere izena, Egiptoko VI. dinastiako Merenra I.a eta Merenra II.ak eraman zuten, Merenra Nemtyemsaf bezala.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]