Nerea Luis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nerea Luis
Bizitza
JaiotzaMadril, 1991 (32/33 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Karlos III.a Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria, zientzia-dibulgatzailea eta informatikaria
Enplegatzailea(k)Madrilgo Karlos III.a Unibertsitatea  (2014ko azaroa -

Nerea Luis Mingueza (Madril, 1991) informatika-ingeniaria da, ingeniaritza artifizialean espezializatua eta T3chFes-en sortzaileetako bat.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txikia zenean, ahizparekin paperezko ordenagailuak eraikitzen zituen. Eranskailuekin pertsonalizatzen zituzten eta teklen azpian kotoia sartzen zuten efektu biguna lortzeko. Sailor Moon telesaileko Sailor Mercury pertsonaia gogokoena, mini-ordenagailu bat zuen gerlaria, imitatu egiten zuten, eta Nerea, oraindik ere, identifikatuta sentitzen da harekin. Institutura sartu aurreko udan Sailor Moonen orria, lau urtez iraun zuena, sortu zuen.[1]

Errealitate birtuala, adimen artifiziala eta robotika dira haren interes teknologikoko eremuak.[2] Ingeniaritza Informatikoan graduatu zen eta Zientzia eta Teknologia Informatikoan masterra egin zuen. Adimen Artifizialeko doktorea da Madrilgo Karlos III Unibertsitatean.[3] Beka bat lortu zuen Estatu Batuetan Grace Hopper Conferencera joateko, eta horrek Women in Tech mugimenduarekin lotu zuen erabat.[4]

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013. urtean, T3chFest-en doako zientzia eta teknologiaren ekitaldiaren sortzaileetako bat izan zen.[1] 2014. urtean, ANECAren, Kalitate eta Akreditazioaren Ebaluzioa Agentzia Nazionalaren parte izan zen. 2014tik 2018ra, programazio-eskolak eman zituen Informatikako Ingeniaritza Elebiduneko Graduan, Karlos III Unibertsitatean, baita bideo-jokoetako adimen artifizialekoak ere .[5] 2017an, COTEC Fundazioarekin bat egin zuen, teknologian, talentuan eta generoan aditu gisa. Urte horretan bertan, Zientzia Parlamentuan ekimenarekin bat egin zuen, Logistika eta Ekitaldietako kide gisa.[6]

Ingeniari egiten du lan Sngular enpresan. 2020an Madrilgo Industria Antolakuntzako Eskolako irakasle izan zen.[7] Urte horretan bertan irakasle izan zen Nebrija Unibertsitatean Human Robot Cooperation ikasgaian. 2020an, Moncloan Gobernuaren Zientzia eta Berrikuntzarako Talka Planaren aurkezpenean parte hartu zuen.[1] 2021etik Arrazoibide eta Plangintza Automatikoko irakaslea da Errioxako Nazioarteko Unibertsitatean.[4]

Ez da adimen artifizialaren beldur izan behar, sistema horiek diseinatu, exekutatu eta legeztatzen dituztenek arduratu behar gaituzte.[8]

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Google Women Techmakers Scholarship saria Europako, Ekialde Ertaineko eta Afrikako kategorian, 2016. urtean.[4][1]
  • Top 100 emakumezko liderretan izendatu zuten, 2018an.[4]
  • Ziberboluntarioen Fundazioak IKT berritzaileak aintzatestea 2018an.[9]
  • Merezimendu Zibilaren Ordenaren domina, 2019an.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

 

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]