Nerea Pena

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nerea Pena
Datu pertsonalak
Izen osoa Nerea Pena Abaurrea
Jaio 1989ko abenduaren 13a (26 urte)
Iruñea ( Nafarroa)
Posizioa eskuin eta ezker albokoa, erdikoa
Garaiera 1,75 cm
Pisua 72 kg
Jokalari ibilbidea
Urteak Taldea Part. (golak)
2006-2012
2012-
Itxako
Ferencvárosi

Nerea Pena Abaurrea (Iruñea, 1977ko maiatzaren 7a) nafar eskubaloi jokalaria da, egun Hungariako Ferencvárosi taldean jokatzen duena. 2014an Nafarroako Emakumezko Kirolaririk Onenaren saria jaso zuen[1].

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñeko Loyola taldean hasi zen eskubaloian. 15 urte zituenean Lizarrako Itxakora joan zen[2]. 2005-06 denboraldian, 17 urte zituela, jokatu zuen lehen partida Espainiako Ohorezko Mailan. Itxako taldearekin lau aldiz irabazi zuen Espainiako liga, hiru aldiz Erregina Kopa, hiru aldiz Espainiako Superkopa eta behin EHF Kopa. 2012ko otsailean, Norvegian, Larvik taldearen aurkako partidan, eskuineko belauna hautsi eta ezin izan zuen parte hartu Londresko Olinpiar Jokoetan[3]. 2012an Budapesteko Ferencvárosi Rail Cargo taldeak kontratatu zuen; 2014-15 denboraldian Hungariako Liga irabazi zuen.

Espainiako talde nazionalarekin brontzezko domina irabazi zuen Brasilgo Munduko Txapelketan (2011) eta zilarrezkoa Hungaria eta Kroaziako Europako Txapelketan (2014). Danimarka eta Norvegian jokatu zen 2010eko Europako Txapelketan All-Star taldean sartu zuten[4].

Lortutako sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klubekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Espainiako Liga 4 aldiz, 2009, 2010, 2011 eta 2012an, Itxakorekin.
  • Erregina Kopa 3 aldiz, 2010, 2011 eta 2012an.
  • Espainiako Superkopa 3 aldiz, 2010, 2011 eta 2012an.
  • EHF Kopa behin, 2009an. 2008an txapeldunordea izan zen.
  • Hungariako Liga behin, 2015ean, Ferencvárosi TC-rekin.

Espainiako talde nazionalarekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zilarrezko domina Hungaria eta Kroaziako Europako Txapelketan (2014).
  • Brontzezko domina Brasilgo Munduko Txapelketan (2011).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]