Nerea del Campo Aguirre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nerea del Campo Aguirre
Bizitza
JaiotzaEibar1971ko ekainaren 17a (52 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilologoa

Nerea del Campo Aguirre (Eibar, Gipuzkoa, 1971ko ekainaren 17a) euskal filologoa da. Mujeres al Cuadrado genero-indarkeriaren aurkako elkartearen sortzaileetako bat eta hizkuntza bat ikasiz emakumeak ahalduntzeko Empalabramiento metodoaren sortzailea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nerea del Campok Filologia erromanikoko ikasketak hasi zituen 90eko hamarkadan, eta Filologia Hispanikoan lizentziatu zen hamabost urte geroago. Garai hartan Eibar eta Santiago de Compostela artean bizi izan zen eta hainbat lanbide izan zituen: okina, zerbitzaria, segurtasun-zaindaria, saltzailea eta bulegoetako garbitzailea.[1]

2007an genero indarkeriaren biktima izan zela salatu zuen. Jabekuntza eskolatik (Jabetze Eskola) eta Pagorriagako Hamairu terapiatik igaro ondoren, 2010ean Eibarren Mujeres al Cuadrado elkartea birsortu zen.[2][3]

Dialektologian eta hizkuntzaren irakaskuntzan interesatuta, Cervantes Institutuan trebatu zen. Prestakuntza horretatik abiatuta, eta emakume migratzaileekin boluntario gisa izandako esperientziaren ondorioz, "Empalabramiento"[4] metodoa sortu zuen. Metodo horren bidez, emakume horiek ahaldundu egiten dira, gaztelaniaren irakaskuntzaren bidez.[5]

Genero-indarkeriarekin lotutako jardunaldietan eta ekitaldietan parte hartzen du.[6][7] 2017ko urritik aurrera "empalabramiento" metodoa irakasten du EAEko hainbat udalerritan. Eibarko Emakumearen Mahaian ere parte hartzen du. Organo hori udalari lotuta dago, eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde lan egitea du helburu.[1]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak eta ohoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2016an, Debegesa eskualdeko agentziak ematen duen Gure Balioak saria jaso zuen, eta saridun gazteena izan zen.[10][11]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) «Gure Balioak para Nerea del Campo, fundadora de Mujeres al Cuadrado» El Correo 2016-10-19 (Noiz kontsultatua: 2021-01-04).
  2. (Gaztelaniaz) Cano, Juan Manuel. (2016-10-21). «Nerea del Campo Aguirre: “Espero que las mujeres que sufren en casa puedan darle la vuelta y salir”» Cadena SER (Noiz kontsultatua: 2021-01-04).
  3. «Nerea del Campo – TEDxVitoriaGasteiz» web.archive.org 2018-03-11 (Noiz kontsultatua: 2021-01-04).
  4. «EMPALABRAMIENTO - Información sobre la marca» www.patentes-y-marcas.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-04).
  5. (Gaztelaniaz) Cano, Juan Manuel. (2015-11-18). «Empalabramiento: aprendizaje de la lengua con una perspectiva feminista» Cadena SER (Noiz kontsultatua: 2021-01-04).
  6. (Gaztelaniaz) Hoy, Gasteiz. (2018-04-14). «El Europa enciende la luz de TEDxVitoriaGasteiz» Gasteiz Hoy (Noiz kontsultatua: 2021-01-04).
  7. (Gaztelaniaz) «Palma se suma al Día internacional contra la violencia hacia las mujeres» Ajuntament de Palma (Noiz kontsultatua: 2021-01-04).
  8. (Gaztelaniaz) r01e00000ff26d465bca470b849fe630da5786e52, r01e00000ff26d466e5a470b8142f72706f2d1cde. (2017-09-21). «Película 'Volar'» www.emakunde.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-04).
  9. (Gaztelaniaz) Cano, Juan Manuel. (2017-11-03). «Abrir la puerta morada y echar a volar» Cadena SER (Noiz kontsultatua: 2021-01-04).
  10. (Gaztelaniaz) «Nerea del Campo Aguirre (Ganadora del premio Gure Balioak 2016): «Que salgan de casa las mujeres que tienen miedo»» El Diario Vasco 2016-10-25 (Noiz kontsultatua: 2021-01-04).
  11. «Nerea del Campo Aguirre recibe en Soraluze el Premio Gure Balioak 2016 — Debegesa - Sociedad para el Desarrollo Económico de Debabarrena» www.debegesa.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-04).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]