New Deal

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

New Deal ingelesez, Itun Berria euskaraz, Amerikako Estatu Batuetan egindako programa batzuk izan ziren. Plangintza zabal baten barruko programa gehienak 1933 eta 1938 urteen tartean egin ziren nahiz eta gutxi batzuk beranduago egin. Helburuak 1929ko kraxak ekarri zituen ondorio txarrak konpontzeak ziren. Hiru helburutan laburbildu daiteke: Langabezia eta pobreziarekin amaitu, ekonomia hobetu eta sistema finantzieroa hobetu berriro 1929ko gertatu ez zedin.

Mundu kapitalistan krisiaren aurkako politika nagusia New Deal delakoa (banaketa berria edo itun berria) izan zen Amerikako Estatu Batuetan, eta hori Franklin Delano Roosevelt presidenteak sustatu zuen. Printzipio hori aplikatzean, urratu egin ziren kapitalismo klasikoaren funtsezko alderdi batzuk. Baita ere deflazioarekin amaitzea lortu zuten.

Ekonomiaren eta gizartearen arloko neurri horien helburua produkzioa sustatzea zen, eskaria suspertuz. Neurriok gobernuak hartu zituenez, hautsi egiten zen estatuak liberalismo ekonomiko klasikoan ordura arte izandako inhibizioa. Alderdi horretatik, bankuak berritu egin ziren, aginte publikoek horren gainean zuten kontrola indartuz, eta, aldi berean, bezeroen babesa ere hobetu egin zen. Administrazioak langile langabetuak kontratatu zituen, ekipamenduko lanak egiteko, soldata onargarrien truke; horrela, egoera horretan zazpi milioi langile ere egon ziren. Eskaria suspertzeko, nekazariei bermatu egin zizkieten prezioak, eta langileei, berriz, talde-hitzarmenak segurtatu zitzaizkien, gutxieneko soldata finkatuz eta lanaldia murriztuz. Inbertsio pribatuen urritasuna, azkenik, obra handietako inbertsio publikoarekin ordeztu zen.

Rooseveltek erraz garaitu zuen Herbert Clark Hoover, 1932ko presidentzia-hauteskundeetan, eta, horren eraginez, Amerikako Estatu Batuetako politikaren norabidea goitik behera aldatu zen. Rooseveltek ideia aurrerakoiak zituen, eta Amerikako Estatu Batuetako historia osoko presidenterik gogokoenetarikoa bilakatuko zen: lau aldiz izan zen presidente. Roosevelten arrakastarik handiena herriari suspertezeko konfiantza itzultzea izan zen, eta, horretarako, neurri berritzaileak aplikatu zituen.

Roosvelt eta krisia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

≪Gure zereginik handiena, lehenengoa, herria lanera itzularaztea da. Ez da konponezineko arazoa zuhur eta ausardiaz aurre egiten badiogu.

Zati bat gobernuak berak zuzenean kontratatuta egin daiteke, gerra kasuetan bezala jokatuz; baina aldi berean, kontratatu horien bitartez lanik beharrezkoenak eginez gure baliabide naturalak bultzatu eta berrantolatzeko. Ahalegina egin behar dugu lurra ahalik eta egokien, eta, ondoen prestatuta daudenek erabil dezaten. Zeregin horretan laguntzeko, nekazaritzak gaien prezioa igotzeko ahalegina egindo du, horrela nekazarien erosteko ahalmena handitzeko, gure hirien produkzioa irents dezaten. Bestalde, gure industriaguneetan jende gehiegi bizi da eta beste banaketa bat bultzatu behar da nazio mailan (...).

(Lana) Erraz dezakegu nazio mailan, garraioak, komunikabideak eta jendeari ardura dioten zerbitzu guziak planifikatu eta gainbegiratuta (...).

Jende guztiak lana izan dezan helbururako bidean zenbait neurri hartu behar ditugu: banku, finantza eta inbertsioetako ekintzak zaintzeko; espekulazioarako jardunak mugatzeko; gure dibisaren balioa ziurtatzeko (...).≫


F.D. Roosevelt, "Estatu Batuetako lehendakari kargua hartzeko hitzaldia" 1933ko martxoa.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: New Deal Aldatu lotura Wikidatan