Edukira joan

New Madrid Eremu Sismikoa

Koordenatuak: 36°34′57″N 89°35′17″W / 36.5825°N 89.588°W / 36.5825; -89.588
Wikipedia, Entziklopedia askea
New Madrid Eremu Sismikoa
Motaseismic zone (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak36°34′57″N 89°35′17″W / 36.5825°N 89.588°W / 36.5825; -89.588
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Missouri

New Madrid Eremu Sismikoa (ingelesez: New Madrid Seismic Zone), batzuetan New Madrid Faila Lerroa plaka barneko eremu sismiko handi bat da, Ameriketako Estatu Batuetako Hegoaldean eta Mendebaldean kokatua. New Madrid hiriaren hego-mendebalderantz hedatzen da, Missourin.

New Madrid Zona Sismikoaren ondorioz 1811-12ko New Madrideko lurrikarak gertatu ziren, eta potentziala du lurrikara handiak sortzeko etorkizunean. 1812tik aurrera, hainbat lurrikara txiki neurtu dira inguru horretan[1]. AEBko zortzi estatutan izan dezake eraginak zona sismiko honek: Indiana, Missouri, Arkansas, Kentucky, Tennessee, Oklahoma eta Mississippi[2].

Eremu sismikoa, 241,4 km-koa, bost estatuetatik igarotzen dena, hegoalderantz hedatzen da Cairotik (Illinois), Hayti, Caruthersville eta New Madrid Missourin, eta Blythevilletik Marked Treerantz Arkansasen. Mendebaldeko Tennesseeren zati bat ere estaltzen du, Reelfoot lakutik gertu, hego ekialdean Dyersburg aldera jarraituz. Wabash Haraneko Eremu Sismikoaren hego-mendebaldean dago.

Sismikotasun gehiena lurrazaletik 4,8 eta 24,1 kilometro artean sortzen da[erreferentzia behar].

Reelfoot Riftaren eskema geologikoa.

New Madrid Eremu sismikoaren faila arduradunak, Reelfoot Rift bezala ezagutzen den lurrazalaren egitura geologiko baten zati dira, Rodiniako superkontinentea Neoproterozoikoaren aro geologikoan hautsi zenean sortu zena (duela 750 milioi urte inguru). Ondoriozko rift sistemak, kontinentea ez zatitzea lortu zuen, baina aulakogeno bezala mantendu da (orbain edo ahultasun gune bat) sakontasun handian, eta bere antzinako failek, dirudienez, New Madrid inguruko lurrazala, mekanikoki, gainontzeko Ipar Amerikan baino askoz ahulagoa izatea eragin dute.

Ahultasun erlatibo hori garrantzitsua da; izan ere, ekialde-mendebalde konpresio-indar nahiko ahulek iparramerikar plakaren kontinentearen jitearen jarraipenarekin lotuta, New Madridetik gertu antzinako failak berraktibatzea ahalbidetuko luke, eremua lurrikaretarako ezohiko joera izatea eraginez, gertuen dagoen plaka tektonikoaren mugatik urrun egon arren[3].

Ipar Amerikan antzinako beste rift batzuk ezagutzen direnez, baina guztiak sismikotasun moderno batekin lotuta ez daudenez, litekeena da beste prozesu batzuk egotea New Madrideko failetan tentsio mekanikoak tokian-tokian areagotzen laguntzeko[4][5]. Era berean, eremu azpiko litosferan berotzeko moduren batek harriaren plastikotasun handiagoa eragin dezakeela iradoki da, eta horrek sakonera txikieneko eremuan kontzentratuko luke estres konpresiboa, failatzea gertatzen den lekuan[6][7].

Historia sismikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru honetan Ipar Amerikako lurrikara historiko handienetako lau gertatu ziren, oraingoz 7.0 edo gehiagoko magnitudeekin, guztiak 1811ko abendutik 1812ko otsailera bitartean hiru hilabeteko epean gertatuak. Argitaratutako txosten askok sismoen efektu metatuak deskribatzen dituzte (New Madrideko Sekuentzia bezala ezagutzen direnak), eta, beraz, zaila izan daiteke bakoitzaren efektu indibidualak bereiztea. Magnitudeen eta epizentroen estimazioak txosten historikoen interpretazioetan oinarritzen dira eta aldatu egin daitezke.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «History of the New Madrid Seismic Zone» www.memphis.edu (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  2. (Ingelesez) Stelzer, C. D.. «ON SHAKY GROUND» Riverfront Times (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  3. «USGS Earthquake Hazards Program: Earthquake Report: KENTUCKY» web.archive.org 2006-04-20 (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  4. (Ingelesez) Grollimund, Balz; Zoback, Mark D.. (2001-02-01). «Did deglaciation trigger intraplate seismicity in the New Madrid seismic zone?» Geology 29 (2): 175–178.  doi:10.1130/0091-7613(2001)0292.0.CO;2. ISSN 0091-7613. (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  5. Pollitz, F. F.. (2001-12-01). «Sinking Mafic Body in a Reactivated Lower Crust: A Mechanism for Stress Concentration at the New Madrid Seismic Zone» Bulletin of the Seismological Society of America 91 (6): 1882–1897.  doi:10.1785/0120000277. ISSN 0037-1106. (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  6. (Ingelesez) Liu, Lanbo; Zoback, Mark D.. (1997). «Lithospheric strength and intraplate seismicity in the New Madrid seismic zone» Tectonics 16 (4): 585–595.  doi:10.1029/97TC01467. ISSN 1944-9194. (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  7. (Ingelesez) Forte, A. M.; Mitrovica, J. X.; Moucha, R.; Simmons, N. A.; Grand, S. P.. (2007). «Descent of the ancient Farallon slab drives localized mantle flow below the New Madrid seismic zone» Geophysical Research Letters 34 (4)  doi:10.1029/2006GL027895. ISSN 1944-8007. (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]