Nicolás Sáez de Elola
Nicolás Sáez de Elola | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Azpeitia, |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | 1554ko abenduaren 24a |
Hobiratze lekua | Soreasuko San Sebastian eliza |
Jarduerak | |
Jarduerak | konkistatzailea |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Inka Inperioko konkista |
Nicolás Sáez de Elola (Azpeitia, 1500 inguru - 1554ko abenduaren 24a) Pizarroren esanetara Inken konkistan parte hartu zuen kapitaina. Ondoren, Azpeitiko alkate izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XVI. mendeko lehenengo hamarkadan jaio zela uste da.[1] Joan Sánchez eta Domeja Irarragaren semea izan zen, eta gutxienez bi neba-arreba zituen.[1] Itsasoratze urtea ezaguna ez bada ere, jakina denez hamar bat urtez egon zen Panaman eta Pizarro bertara heldu zenean, gizon bila, gehitu zitzaion.[1] 1532an Cajamarcako sarraskian parte hartu zuen, non Atahualpa harrapatu eta 4.000 eta 5.000 bat indigena hil zituzten, egun bakarrean.[2] Atahualpak bere askapena urrearekin ordainduko zuela agindu zuen eta konkistatzaileak trukea onartu bazuten ere, urrea izan zutenean Atahualpa akabatu zuten.[1] Elola urre horren zati handi bat lortu zuen.[1] 1533an Jauja aldera egin zuten, eta Elolak Pachacama edo beste portu batzuetara heltzen ziren itsasontziak zenbatzeko kargua jaso zuen.[1] Zehatz mehatz noiz bueltatu zen argitu ez bada, 1545ean Sevillan zegoen bere aldeko pribilegio edo errenta bat jasotzen, 300.000 marabedi, urtero-urtero diru hori jasoko zuen, hil arte ekarritako urrearen truk.[1]
Elola emakume batekin ezkondurik bueltatu zen, eta bere dotearengatik 8.000 urrezko dukat jaso ere. Sevillara heldu zenean emakumea beste indiar batekin ezkondu eta abandonaturik utzi zuen.[1][2] Emakumea kexu agertu zen Elisabet Portugalgoaren aurrean.[1] Hala ere, emakumea Azpeitian egon zelaren zantzuak daude, bien alaba zen Franciscarekin batera.[2] Francisca Elolaren oinordekoetako bat izan zen.[1]
Bi urte beranduago, Elola Ana Vélez de Alzaga eta Vicuñarekin ezkondu zen. Ezkondu eta gero, Anak Iruñeako gotzainaren aurrean senarraren tratu txarrak eta erailketa saiakera bat salatu zituen.[1] Anak dibortzioa eskatu zuen.[1]
Bere testamentuan Soreasuko San Sebastian elizan dagoen Bakardadearen kapera eraikitzeko agindua eman zuen eta bertan dago lurperatuta.[3][4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e f g h i j k l (Gaztelaniaz) Lesaca, Miren Miguel. (2011). «Nicolás Sáez de Elola, intrépido capitán en la Conquista del Perú. El oro de Cajamarca» Boletín de la Real Sociedad Bascongada de Amigos del País 67 (1-2) ISSN 0211-111X. (Noiz kontsultatua: 2024-03-07).
- ↑ a b c López, Axier. (2022). Gure heroiak. Elkanoren eta Euskal Herriko kolonialisten historia bat. Argia, 123-124 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) «Elola, Nicolás Sáez de - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) Leon, Jabi. (2019-06-12). «Un libro inmortaliza la gran obra del azpeitiarra más oscuro» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2024-03-07).