Niels Neergaard
Niels Thomasius Neergaarden (Ugilr, Hjørring, 1854ko ekainaren 27a – Kopenhage, 1936ko irailaren 2a) daniar historialari eta politikaria izan zen. Danimarkako lehen ministroa izan zen 1908tik 1909ra eta 1920tik 1924ra.
Kopenhageko Unibertsitatean historia eta ekonomia ikasi zituen. Venstre alderdiko kidea izan zen eta Kontseiluko presidente eta Defentsa ministro izan zen 1908tik 1909ra. Lehen ministroa eta Finantza ministroa izan zen 1920tik 1924ra.
1920ko Pazko Krisiaren ondoren, Danimarkarentzat Hegoaldeko Jutlandia berreskuratzea antolatu zuen, eta Lehen Mundu Gerrak eragindako krisi ekonomikoa kudeatu zuen.
Historialari gisa egin zuen lanik garrantzitsuena Under junigrundloven (1892-1916) izan zen, 1848tik 1866ra Danimarkako politikari buruzkoa. Kazetaritzan ere aritu zen eta 1884an Tilskueren kultur aldizkaria sortu zuen.