Nieves Cano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nieves Cano
Bizitza
JaiotzaGasteiz1847ko uztailaren 1a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Heriotza1899ko otsailaren 22a (51 urte)
Jarduerak
Jarduerakfilantropoa

María de las Nieves Cano Aldama (Gasteiz, Araba, 1847ko uztailaren 1a1899ko otsailaren 22a) filantropoa izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita Arnedoko merkataria zen, Vicente Cano Bretón, eta bere neba Juan Cano Aldama, bankaria, Foru Aldundiko lehendakari eta erreinuko senataria. Nievesek neba animatu zuen ongintzan lagundu zezan, besteak beste, haurrentzako babes-etxe bat sustatuz. Gazte hil zen, ustez gaixotasun mental baten ondorioz. Eulogio Serdánek honelaxe deskribatu zuen Nieves:

« Neskato gozo eta bertutetsua, nerabe apala eta oso aplikatua, emakume moderno hezia, gaztetasunaren eta posizioaren inklinazio tentagarriak gutxiesten dituena [...]. Heroina eta martiria den emakumea (la niña dulce y virtuosa, la adolescente modesta y aplicadísima, la mujer educada a la moderna, que menosprecia las inclinaciones halagüeñas de la juventud y de la posición [...]. Una mujer que tiene bastante de heroína y mucho de mártir.) »

1904an, Gasteizko Udalak babes etxearen inguruko kale bat izendatzeko Juan Canoren izena proposatu zuen, baina honek bere ahizparen izena jar zezaten agindu zuen. Egun, hainbat eraikin dira Nieves Cano kalean, hala nola, Arabako Kampuseko Liburutegia, Lehendakaritza eta Gasteizko Ingenieritzako Unibertsitate Eskola.

1907an, Juan Cano,[1][2] Urkixoko markesa eta Francisco Aldayren diru-laguntzarekin eta Nieves Canoren omenez, Asilo Provincial de Santa María de las Nieves delakoa ireki zen, non haurrak, gaixoak, pobreak eta abar jaso zituen Hijas de la Caridad izeneko mojen ordena 1977an psikiatria modernoaren berregituraketa heldu zen arte.[3]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Paloma Manzanos Arreal eta Francisca Vives Casas (2001). Las mujeres en Vitoria-Gasteiz a lo largo de los siglos. Recorridos y biografías. Ayuntamiento de Vitoria Gasteiz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) La Excma. Diputación provincial de Álava [Material gráfico : en sesión celebrada el día de hoy ... teniendo en cuenta el generoso desprendimiento del Excmo. Sr. D. Juan Cano y Aldama... donando los terrenos necesarios para el Asilo provincial de Santa María de las Nieves, y en agradecimiento... ha venido en acordar se le declare Hijo Predilecto de la provincia.... ] 1903 (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  2. (Gaztelaniaz) «El Asilo Provincial : Nieves Cano Aldama» catalogo.sanchoelsabio.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  3. (Gaztelaniaz) Crespo, Txema G.. (2007-01-27). «La transformación de Las Nieves» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]