Nikki Haley
Nimrata Nikki Haley (Bamberg, Hego Carolina, AEB, 1972ko urtarrilaren 20a), Nimrata Nikki Randhawa jaiotza-izenez, estatubatuar politikaria da, Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoko kidea. Ameriketako Estatu Batuek historian Nazio Batuen Erakundean izan zuen 29. enbaxadorea izan zen 2017ko urtarrilaren 25etik. 2018ko urriaren 9an iragarri zuen dimisioa, eta urte horren amaieran gauzatu zen. Nazio Batuetan AEBn enbaxadore izan aurretik, Hego Carolinako 116. gobernadorea izan zen.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nimrata Nikki Randhawa izenarekin jaio zen Haley Bambergen (Hego Carolina), 1972an.[2] Bere gurasoak, Ajit Singh Randhawa eta Marge Kaur Randhawa, Indiako Amritsarretik etorritako etorkinak dira. Bi neba ditu, Mitti eta Charan, eta ahizpa bat, Simran, Singapurren jaioa. Haley Orangeburg Prestakuntza Eskolan graduatu zen, eta Clemson Unibertsitatean Kontabilitate Zientzietako Lizentziatura batekin.
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Enpresaburu
[aldatu | aldatu iturburu kodea]FCR Corporationentzat egin zuen lan, hondakinak kudeatzeko eta birziklatzeko enpresa batentzat. Gero, 1994an, bere amaren enpresarekin, Exotica Internationalekin, luxuzko arropa enpresa batekin, bat egin zuen. Familia enpresa hazi egin zen milioi askoko konpainia bihurtu arte.
Politikari
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2011ko urtarriletik 2017ko urtarrilera bitartean Hego Carolinako gobernadorea izan zen. Estatu horretako lehen emakume gobernadorea izan zen. 2014ko azaroaren 4an, Haley bigarren agintaldi baterako hautatu zuten.
2012ko hauteskunde-kanpainan, Mitt Romney errepublikanoak formulakidetzat hartu zuen, baina Haleyk esan zuen edozein proposamen baztertuko zuela, gobernadore karguagatik.[3]
2016ko azaroaren 23an, Donald Trump presidente hautatuak Haley Nazio Batuen Erakundeko enbaxadore kargurako izendatzeko asmoa agertu zuen.[4] Bere izendapena Estatu Batuetako Senatuak onartu zuen 2017ko urtarrilaren 24an. 2018ko irailean, AEBko funtzionario anonimo batek Trumpen politiken barne-erresistentzia zegoela deklaratuta iruzkin bat argitaratu ostean,[5] Haley-k The Washington Post- en Donald Trumpekin nazioarteko politikan zituen desadostasun batzuk azaldu zituen, baina "bere alde lan egiteak sentitzen zuen harrotasuna" azpimarratu zuen. [6]
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1996ko irailean, Randhawa Michael Haleyrekin ezkondu zen, ezkontza sij zeremoniekin eta metodistekin ospatuz.[7]
Haley 1997an bihurtu zen kristautasunera.[8] Senarrarekin batera, erregularki joaten da Eliza metodista elkartura. Urtean behin edo bitan ere joaten da sij zeremonietara.[8]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Emakume bat izendatu du Trumpek AEBen ordezkari Nazio Batuetan» Berria 2016ko azaroaren 24a (Noiz kontsultatua: 2018ko urriaren 9a).
- ↑ South Carolina Governor Nikki R. Haley. National Governors Association.
- ↑ Edwards-Levy, Ariel. (2 de abril de 2012). Nikki Haley On Republican Vice Presidential Prospects: 'I'd Say Thank You But No'. .
- ↑ Donald Trump eligió a la gobernadora Nikki Haley como embajadora de los Estados Unidos ante las Naciones Unidas. 23 de noviembre de 2016.
- ↑ Dimite Nikki Haley, embajadora de EE.UU. de Donald Trump en la ONU. .
- ↑ Guimón, Pablo. (9 de octubre de 2018). Dimite la embajadora de Estados Unidos ante la ONU. ISSN 1134-6582..
- ↑ Dewan, Shaila; Brown, Robbie. (2010-06-13). «In South Carolina Governor's Race, Nikki Haley Focuses on Similarities» The New York Times.
- ↑ a b Brody, David. (2010-06-03). Nikki Haley Reflects More Christian Tone. CBN News.