Nikolái Kardashov

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Nikolái Kardashov
Bizitza
Jaiotza Mosku1932ko apirilaren  25a (86 urte)
Herrialdea  Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusia
Hezkuntza
Heziketa MSU Faculty of Mechanics and Mathematics Itzuli
Hezkuntza-maila Doctor of Sciences in Physics and Mathematicsa Itzuli
Tesi zuzendaria Iosif Shklovsky Itzuli
Doktorego ikaslea(k) Q42305167 Itzuli
Jarduerak
Jarduerak astronomoa, astrofisikaria, akademikoa, asmatzailea eta fisikaria
Enplegatzailea(k) Astro Space Center Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Zientzien Errusiar Akademia
Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia
Academia Europaea Itzuli

Nikolái Semiónovich Kardashov (Никола́й Семёнович Кардашёв) (Mosku, 1932ko apirilaren 25a) errusiar astrofisikari bat da eta Zientzien Errusiar Akademia Espazio-Ikerketa Institutuko zuzendariordea edo bigarren zuzendaria.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Moskuko Estatu Unibertsitatean graduatu zen 1955ean, horren ondoren, Sternberg Astronomia Institutuan (Mosku) lan egiten hasi zen. Iósif Shklovskiren ikaslea izan zen eta bere doktoregoa 1962an amaitu zuen.

1963an Kardashovek quasar bat aztertu zuen, CTA-102 izenekoa, hau izan zen sobietarrek lurretik kanpoko zibilizazio adimentsu baten zantzuak aurkitzeko egin zuten lehen saiakera. Azterketa horretan ondorengo ondorioa atera zuen: zibilizazio adimentsu batzuek gu baino askoz garatuagoak egon behar dute, hau da, milioika urteko abantaila ateratzen digute. Ondorio horretatik etorri zen bere lanik ezagunenetako bat: Kardashoven eskala, zibilizazioen garapen teknologikoa neurtzen duen eskala.

Kardashov SESBeko Zientzien Akademiako kide eta Fisika Orokorraren eta Astronomiaren dibisioko kide izatera iritsi zen 1976ko abenduaren 12an. 1994ko martxoaren 12an ordea, Errusiako Zientzien Akademiako kide iraunkor izateko eskumena lortu zuen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]