Nikolas Barrenetxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nikolas Barrenetxea
Bizitza
Jaiotza Igorre1898ko abenduaren 3a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Altsasu1988ko martxoaren 27a (89 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak fraidea eta idazlea
Kidetza Euskaltzaindia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordena Anaia Txiki Kaputxinoen Ordena

Nikolas Barrenetxea Uribasterra (Izengoitiak: Itarka, Motxogane, Igorreko Julen); (Igorre, 1898ko abenduaren 3a - Altsasu, 1988ko martxoaren 27a)[1] misiolari eta euskal idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Altsasun kaputxino sartu eta Hondarribian eta Iruñean Filosofia eta Teologia ikasi ondoren, 1923an apaiztu zen. Txinako Gansuko elizbarrutian 27 urtez misiolari jardun ondoren (1927-54), bertako agintariek misiolariak egotzi zituzten eta berriz ere Altsasura itzuli zen.[2]. Txinan zegoelarik Irugarrengo Prantziskotarra, Zeruko Argia, Karmel, Egan, Euskal-Esnalea eta Herria aldizkarietako lankide izan zen[3].

Euskaltzain urgazlea izan zen 1983. urteaz geroztik.

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Loramendi. Olerki ta idatzi guztiak (1960).[4]
  • Loramendi eta haren garaia (1962).
  • Batikano batzarra, lehengo aldia (1965).
  • Batikano batzarra, 2. 3. eta 4. aldiak (1967).
  • Mao tse-tung (1978).
  • Mao tse-tung, 1936-1954, kronika eta bigarren zatia (1987).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]