Nils-Aslak Valkeapää

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Nils-Aslak Valkeapää
Nils-Aslak-Valkeapaa.jpg
Bizitza
Jaiotza Enontekiö1943ko martxoaren 23a
Herrialdea  Finlandia
Talde etnikoa Sami etnia
Heriotza Espoo2001eko azaroaren 26a (58 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak samiera
Lanbidea
Lanbidea poeta, margolaria, abeslaria eta maisua
Jasotako sariak
Genero artistikoa Joika
IMDb nm0884800

Nils-Aslak Valkeapää, samieraz, Áillohaš, (Enontekiö, Lappi, 1943ko martxoaren 23a - Espoo, 2001eko azaroaren 26a) idazle, musikari eta nazioarteko sami artista ospetsuenetarikoa zen.

Käsivarsi inguruan jaio zen, elur-orein abeltzaintzaz bizi zen familia samitar batean. Hala ere, Nils-Aslak, bere gurasoek ez bezala, eskolara joateko aukera izan zuen eta bertan idazten eta bere sentimenduak idatzietan bihurtzeko dohaina ikasi zuen.

Samitar joik musikak, bere lanak baldintzatu zituen, izugarrizko berezitasuna lortuz. Abestiak idatziz joan ahala, 1968. urtean, Oscar sarietarako izendatua izan zen Ofelaš norvegiar filmeko doinua idazteagatik. Filmak izan zuen arrakasta dela eta, izena hartzen hasi zen Nils-Aslak musika munduan eta 1994. urtean, Lillehammeren ospatu ziren Neguko Olinpiar Jokoetan hasierako ospakizuneko doinua abestu zuen.

Idazle bezala, ez zuen idatzi askorik egin hasieran. Arlo honetan, finlandieratik samierara itzultzen eginiko lanengatik izan zen ezaguna. Hala ere, poemak eta idatzi politikoak egiteari ekin zion bizi amaieran, eta hauei esker, oso ospetsu bihurtu zen samitarren artean.

Japoniatik Espoorako hegazkin bidaia batean hil zen 58 urte zituela, segur asko, 1996. urtean edukitako istripuaren arrastoengatik [1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]