Edukira joan

Nizeako I. kontzilioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nizeako I. kontzilioa
Irudia
Map
Jatorrizko izena(grc) Σύνοδος τῆς Νῑκαίᾱς
(la) Concilium Nicaenum
Motakontzilio ekumeniko
Honen izena daramaNicaea of Macedon (en) Itzuli
Denbora-tarte325eko maiatza - 325eko uztaila
Data325
Argumentu nagusiaKristologia
arianismo
date of Easter (en) Itzuli
Biatiko
KokalekuNizea
HerrialdeaAntzinako Erroma
AntolatzaileaKonstantino I.a Handia
Partehartzaile kopuru250

Nizeako I. kontzilioa 325ean egin zen kristautasunaren lehen kontzilio ekumenikoa izan zen. Nizean, gaur egungo Iznik (Turkian), bildu zen Konstantino I.a Handiak deituta eta Kordobako Osio gotzainaren ardurapean.

Konstantinoren helburua Erromatar inperioa batuta mantentzea zen, garai hartan ageri ziren mehatxu banatzaileen aurrean. Horretarako fede batasuna beharrezkoa zela uste zuen. Horregatik, teologian zeuden desadostasunak argitzea nahi zuen, Inperio osoa fede beraren pean batuta gordetzeko.

Alexandriako Arriok Jesukristoren giza izaera azpimarratzen zuen. Bere arabera, Jesus ez zen Jainkoa, gizaki berezi bat baizik. Jainkoak Jesus aukeratu zuen misio berezi bat aurrera eramateko, eta horregatik dei ziezaiokeen Jainkoaren Seme. Hala ere, bai gorputzez baita arimaz ere Jesus gizaki arrunta zen. Jainkoak sortua zenez, ez zen betierekoa, Jainkoa izan behar den bezalakoa. Alejandrok eta Atanasiok, aldiz, kontrakoa uste zuten: Jainkoaren Semea Jainko Aitaren izate berekoa da, Jainko bera dira sustantzia berekoak direlako.

Kontzilioan Atanasiok eta Alexandrok defenditutako tesiak garaile atera ziren. Jesus Jainko Aitaren izate berekoa dela azpimarratu zen. Nizeako fede-aitormena onartu zen eta Arrio eskumikatu egin zuten eta beraren liburu guztiak erretzeko agindu zuten. Bestalde, kontzilio honetan Aste Santuko egunak zehazteko arauak jarri ziren. Gainera, kontzilio honen ondoren kristautasunak bere burua Itun Zaharreko Israel herriaren tokian ikusi zuen; horregatik, Salbamen historia kristautasunaren ikuspegitik aztertzen hasi ziren eta judaismoaren gaitzespena indartu zen.

Nizeako I. kontzilioa katolizismoak, protestantismoak, anglikanismoak eta ortodoxoek onartzen dute.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]