Noah Gordon (eleberrigilea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Noah Gordon (eleberrigilea)
Noah Gordon - 001.jpg
Bizitza
Jaiotza Worcester (Massachusetts)1926ko azaroaren 11 (91 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea idazlea eta eleberrigilea
Lantokia(k) Boston
IMDb nm1975430
http://noahgordon.com

Noah Gordon (Worcester, Massachusetts, Ameriketako Estatu Batuak, 1926ko azaroaren 11) ingelesezko eleberrigilea eta kazetaria da. Estatu Batuetako bere garaiko idazle hoberenetako bat.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kazetaritza eta Letretako ikasketak egin zituen Bostongo Unibertsitatean. Medikuntza ere ikasi zuen, gurasoek hala eskatuta, eta mundu horrekin lotu zen pixkanaka, ikasketak bukatu gabe utzi bazituen ere. 1951n, zenbait egunkarirentzat idazten hasi zen kazetari gisa, Worcester Telegram eta The Boston Herald argitalpenentzat, besteak beste. 1964an, kazetaritza zientifikoa egiten hasi zen. Psychiatric Opinion medikuntza-aldizkari ospetsuan argitaratzaile izan zen hamar urtez, eta Estatu Batuetako aditu handienetako bat izatera iritsi zen gai horretan.

Idatzi dituen eleberrien artean, aipagarriak dira The Rabbi (1965), The Death Committee (1969) eta The Jerusalem Diamond (1979).

Medikuntza gaitzat harturik, berriz, trilogia bat idatzi du: The Physician (1988), Shaman (1992,) eta Matters of Choice (1996). Hiru eleberri horietan, mediku-lanbidearen azterketa zabala eta sakona egiten du, Erdi Arotik hasita gaur egun arte. The Physician eta Matters of Choice eleberriek Gipuzkoako liburu-saltzaileek Donostiako Liburu Egunean gehien saltzen den liburuari ematen dioten saria irabazi zuten 1992an eta 1995ean, hurrenez hurren.

Orduz geroztik, The Last Jew (1999), Sam and Other Animal Stories (2002) eta The Bodega (2007) idatzi ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]