Nuarbe

Koordenatuak: 43°08′08″N 2°13′52″W / 43.13556°N 2.23111°W / 43.13556; -2.23111
Wikipedia, Entziklopedia askea
Nuarbe
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaAzpeitia
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°08′08″N 2°13′52″W / 43.13556°N 2.23111°W / 43.13556; -2.23111
Garaiera152 metro
Demografia

Nuarbe Azpeitia eta Beizama artean dagoen auzoa da. Ibaieder errekak banatzen ditu bi aldeak eta Beizamako aldetik Antsosoro erreka jaisten da.

Nuarberi buruz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nuarbeko etxe zaharrenak XVI. eta XVII. mendekoak omen dira. Antzinako Nuarbe osatzen zuten eraikinak ostatua, errota, burdinola edo errementaria, ermita eta zenbait etxe ziren. Ostatuaren lehen aipamenak 1692. urtekoak dira, Erdikoa etxearenak, 1652. urtekoak, eta Alikante izeneko etxearenak, 1647koak. Azken hau, aipatutako urtean Baltasar Ibarguren Urrestillako bikarioarena zen.[1]

Nuarbeko urtegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1984an amaitu zen 1979an eraikitzen hasitako proiektua. Urtegiak Zarautz, Getaria, Zestoa, Zumaia, Azpeitia eta Azkoitiko herriak urez hornitzeko eraiki zen.[1]

Otarregintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1960-1970 garaira arte, otarregintza zen nuarbetarren diru-iturri nagusia. Garai batean Nuarben/nuarbetarrek egindakoak ziren Gipuzkoan zehar gehien zabaltzen ziren otarreak.[1]

Nuarbe munduan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sokatira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sokatira talde indartsua eta ospetsua dauka herriak, nazioartean hainbat txapelketa irabazi duena. Hori dela eta, auzoan kirol horrekin lotutako museoa ikusgai dago 1995etik.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ETB 1eko Herri txiki, infernu handi telebista saioko 5. denboraldiko zortzigarren programa Beizaman izan zen. Momentu batean Nuarbetik ere pasa zen Mikel Pagadizabal, saioko aurkezleetako bat, eta bi nuarbetarrekin ibili zen berriketan, haietako bat Juan Zabaleta Txistu otarregilea.

Auzokide ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Angel Otaegi - ETAko kidea, pilotaria eta txirrindularia
  • Xiriako Gurrutxaga Nuarbe - pilotaria
  • Juan Zabaleta Txistu - otarregilea

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Azkune, Laxaro. (2015). Oroimen bizia. Azpeitiko auzoak XX. mendean. Azpeitia Udala, 207-221 or..

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa