Nyotaimori

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Nyotaimori adibidea.
Modeloaren prestaketa.

Nyotaimori (japonieraz: 女体盛り?, emakumen baten gorputzeko aurkezpena) , batzuetan ere gorputz sushia, sashimi edo sushi emakume baten gainean jatearen ekintza. Emakumea, normalean, biluzik edo ia biluzik dago. Gizonezko bertsioa ere badago, nantaimori (男体盛り).[1] Sitofiliarekin lotutako praktika hau jatorriz ohitura japoniarra da; Ishikawa Prefekturan hasi omen zen.[2] Azken urteetan hedabideetan zabaltze handia izan du eta, ondorioz, ohitura mundu osoan zabaldu da. Horrela eskainitako sushiaren tenperatura gorputzarena da.

Prozedura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sushia aurkezteko azpila izan aurretik, pertsona denbora luze etzanda mugitu gabe egoteko ondo prestatuta egon behar du. Hori gutxi balitz, gainera, janari hotza larruaren gainean edukitzeko ohituta egon behar du. Gorputza, bestetik, prestatu behar da, ilea kenduta; depilazioa ezinbestekoa da. Japonian, bestetik, pubis-ilea erakustea ekintza sexualtzat hartzen da.

Janaria atera baino lehen gizona zein emakumea ondo garbitu behar da. Bainuan xaboi berezia erabili beharko du, usairik gabekoa. Bainuaren bukaera ur hotzez egin behar du, larruaren tenperatua zertxobait jaisteko. Estatu batzuetan, osasuna dela eta, janariaren azpian plastikoa jarri behar da.

Ohitura munduan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialde askotan aktibitatea legala da. Dena dela, badira salbuespenak, esaterako Txina. Herrialde oso kontserbadoreetan ez dago ondo ikusita. Nyotaimori Europan, Argentina eta Ameriketako Estatu Batuetan zabaldu da.[3] Euskal Herrian ere badira zeremonia hori eskaintzen duten enpresak. Emakunde, bestetik, praktika honen aurkako salaketak jaso ditu.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]