Sashimi
Itxura
Sashimi | |
---|---|
arrain gordineko plater | |
Materialak | arraina Tsuma (en) ![]() |
Historia | |
Jatorria | Japonia |
![]() |
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude. Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez. |
Sashimia (japonieraz: 刺身 , saɕimiꜜ ahoskatua) xerratan ebakitako arrain- edo itsaski-zati gordinez egiten den platera da, Japoniako sukaldaritzan oso tipikoa.[1]
Hitzak zulaturiko gorputza esan nahi du eta Muromachi Arokoa omen da. Japonian normalean hasierako plater moduan zerbitzatzen dute, hala ere litekeena da plater nagusia izatea, arroz eta miso zoparekin batera zerbitzatzen badute. Soja-saltsaz, wasabiz edo jengibre freskoz hartzen dute.
Sashimiren osagai nagusiak honakoak dira:
- Izokin (japonieraz: 鮭 Sake )
- Txipiroi (japonieraz: いか Ika )
- Izkira (japonieraz: えび Ebi )
- Atun (japonieraz: まぐろ Maguro )
- Berdel (japonieraz: さば Saba )
- Txitxarro (japonieraz: あじ Aji )
- Olagarro (japonieraz: たこ Tako )
- Mendrezka (japonieraz: とろ Toro )
- Seriola quinqueradiata (japonieraz: はまち Hamachi )
- Takifugu (japonieraz: ふぐ Fugu )
- Bieira (japonieraz: ほたて貝 Hotate-gai )
- Itsas triku (japonieraz: ウニ Uni )
- Balea (japonieraz: 鯨肉 Gei-niku )
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2012]