Nógrád (konderria)

Koordenatuak: 48°00′N 19°34′E / 48°N 19.57°E / 48; 19.57
Wikipedia, Entziklopedia askea
Nógrád
 Hungaria
Administrazioa
Estatua Hungaria
Izen ofizialaNógrád vármegye
ISO 3166-2HU-NO
HiriburuaSalgótarján
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak48°00′N 19°34′E / 48°N 19.57°E / 48; 19.57
Azalera2,545,48 km²
MugakideakPest konderria, Heves, Borsod-Abaúj-Zemplén, Nitra eskualdea eta Banská Bystrica eskualdea
Demografia
Biztanleria182.459 (2022ko urriaren 1a)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat
Dentsitatea79,3 bizt/km²
Informazio gehigarria
EskualdeaIparraldeko Hungaria
Ordu eremuaEuropa Erdialdeko Ordua eta UTC+01:00
http://www.nograd.hu/

Nógrád (eslovakieraz: Novohradská) Hungariako 19 konderrietako (megye) bat da. Herrialdearen iparraldean dago, Iparraldeko Hungaria eskualdean, Eslovakiako mugaren ondoan. Horrez gain, Hungariako Borsod-Abaúj-Zemplén, Heves, eta Pest konderriak ere mugakide ditu. 2.545 km²ko azalera du, eta 2011n 201.919 biztanle zituen[1]. Hiriburua Salgótarján da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nógrád konderria, Hungariako bigarren txikiena, herrialdearen iparraldean dago, Eslovakiarekin muga eginez. Muga horren zati handiena Ipoly ibaiak egiten du. Aski eskualde menditsua da; mendigune nagusiak Börzsöny, Cserhát eta Mátra dira. Erliebea dela eta, herri gehienak txikiak dira eta haranen behealdean daude. Bi handienak Balassagyarmat -konderriaren lehengo hiriburua- eta Salgótarján -hurbileko meatzeen ustiapenagatik XX. mendean industriagune bilakatua- dira.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013ko urtarrilaren 1eko erreformaren ondoan, konderria 6 barrutitan (járás) banaturik dago:

Barrutia Hiriburua Eremua (km²) Biztanleria (2013) Udalerriak (település)
Balassagyarmat Balassagyarmat 532,94 39.623 29
Bátonyterenye Bátonyterenye 215,45 21.323 8
Pásztó Pásztó 551,57 31.292 26
Rétság Rétság 435,03 24.003 25
Salgótarján Salgótarján 525,23 63.473 29
Szécsény Szécsény 285,25 19.219 14

Hiri eta herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Salgótarján, hiriburua.

Konderri eskumenak dituzten hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriak eta herri handiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(2015eko biztanleria[2])

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman errolda izeneko erreferentziarako
  2. a b Magyarország közigazgatási helynévkönyve, 2015. január 1.. Hungarian Central Statistical Office, ksh.hu (Noiz kontsultatua: 2015-11-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]