Edukira joan

Nørrebro

Koordenatuak: 55°41′18″N 12°33′35″E / 55.6883°N 12.5597°E / 55.6883; 12.5597
Wikipedia, Entziklopedia askea
Nørrebro
city quarter of Copenhagen (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Danimarka
Estatu Danimarka
EskualdeaHovedstaden
UdalerriaCopenhagen Municipality
Geografia
Koordenatuak55°41′18″N 12°33′35″E / 55.6883°N 12.5597°E / 55.6883; 12.5597
Map
Demografia
Kopenhageko barrutiak
A: Indre By
B: Østerbro
C: Nørrebro
D: Bispebjerg
E: Brønshøj-Husum
F: Vanløse
G: Valby
H: Vesterbro/Kongens Enghave
I: Amager Vest
J: Amager Øst

Nørrebro Kopenhage hiriko 10 barrutietako bat da, hiriaren ipar-mendebaldean kokatzen dena, Østerbro auzoaren eta Frederiksberg udalerriaren artean. Ez du itsasorako irteerarik. Historikoki auzorik burgesena izan da. 3'82 km²-ko azalera du eta 71.891 biztanle dituenez dentsitate handiko auzoa da.

Østerbro burgesaren ondoan langile auzoa izan da beti. Gaur egun Nørrebrogade kale nagusia erabat multietnikoa da, arabiarrak, turkiarrak, pakistandarrak, somaliarrak, bosniarrak eta albaniarrak bizi dira bertan besteak beste.

Istiluak Nørrebron

Nørrebro landa eremua izan zen mendeetan zehar baina 1852an Kopenhage hiriak bere mugak gainditzean etxegintza boom handia ezagutu zuen eremu honek. Hirira lan bila etorri ziren langileentzako milaka etxe eraiki ziren bertan.

Ezagun egin zen 1980ko hamarkadan okupazio mugimenduaren eta polizien artean. Istilu gogorrak izan ziren. Hurrengo hamarkadetan ere istiluak izan dira. 1993an Danimarkak Europar Batasunari baiezkoa ematearen ondorioz sortu ziren. Poliziak ez zituen aurreikusi eta inor hil ez bazen ere zaurituak ugari izan ziren. Poliziak 113 tiro egin zituen armaz.

2006 eta 2007an ere okupazio mugimenduarekin borroka latzak izan dira.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]