Søren Kierkegaard

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Søren Kierkegaard
Kierkegaard.jpg
Bizitza
Jaiotza Kopenhage1813ko maiatzaren 5a
Herrialdea  Danimarka
Bizilekua Kopenhage
Berlin
Talde etnikoa Danimarkarra
Lehen hizkuntza Daniera
Heriotza Kopenhage1855eko azaroaren 11 (42 urte)
Hobiratze lekua Assistens Cemetery
Familia
Aita Michael Pedersen Kierkegaard
Ezkontidea(k) ezkongabea
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Kopenhageko Unibertsitatea Ph.D. : Teologia
Hizkuntzak Daniera
Lanbidea
Lanbidea filosofoa, teologoa, poeta, idazlea, eleberrigilea eta literatura-kritikaria
Influentziak Aristoteles, Agustin Hiponakoa, Johann Georg Hamann, Immanuel Kant, Gotthold Ephraim Lessing, Martin Luther eta Friedrich Schelling
Eragin zuen Karl Barth, Martin Buber, Jacques Derrida, Martin Heidegger, Henrik Ibsen, Emmanuel Lévinas, Gabriel Marcel, Carl Schmitt, Paul Tillich, Ludwig Wittgenstein, Ingmar Bergman
Mugimendua existentzialismoa
Izengoitia(k) Victor Eremita, A, Judge William, Johannes de silentio, Constantine Constantius, Young Man, Vigilius Haufniensis, Nicolaus Notabene, Hilarius Bookbinder, Johannes Climacus, Inter et Inter, H.H., Anti-Climacus eta B
Sinesmenak
Erlijioa Protestantismoa
IMDb nm0452567
Kierkegaard sig.png

Søren Kierkegaard (Kopenhagen, 1813ko maiatzaren 5a - 1855eko azaroaren 11a) psikologo, filosofo eta idazlea izan zen. XIX. mendeko filosofo existentzialista nagusia da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erlijio-giroan hazi zen. 1841ean doktoretza-tesia egin zuen Ironiaren kontzeptua gaiaz, Kopenhageko Teologia Fakultatean. Regina Olsenekin izan zuen amodio galduak, eta eliza luteranoarekin izan zituen eztabaidek eragin handia izan zuten haren bizitzan. Hegelen filosofia objektiboaren kontra borroka egin zuen.

Izan ere, Kierkegaardentzat egia subjektiboa da, eta hiru alderdi ditu: estetikoa, etikoa eta erlijiozkoa, eta hiru horien artean aukeratu beharra dago. Fedea Jainkoarekiko harreman pertsonala da, eta harreman horretatik sortzen da estutasuna.

Eragina Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kierkegaard-en eragina Unamunok jaso zuen batez ere. Aipatzekoa da, era berean, gerra ondoan eta tradizioaren aurka Euskal Herriaren ideia berria ekarri zuen Txillardegik jaso zuen eragina ere. Kierkegaarden eragina Txillardegirengan, batetik zuzenekoa da eta bestetik Unamuno eta Sartre bezalako existentzialista frantsesen bitartezkoa. Txillardegiren Leturiaren egunkari ezkutua (1957) nobela existentzia molde ezberdinen artean, Kierkegaardek azaldutakoen artean, aukeratu beharrak zuzentzen du.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kierkegaardenak dira, besteak beste: Bata ala bestea (1843), Ikara eta dardara (1843), Estutasunaren kontzeptua (1844), Filosofia-zatiak (1844), Maitasunaren obrak (1847), Eritasun hilkorra (1848), Kristautasun-ariketa (1850). Kierkegaard ezagutzeko, garrantzi handikoak dira haren Egunerokoak.

Kierkegaarden eragina lehenago ikusi zen literaturan filosofian baino, eta batez ere XIX. mendearen hondar-urteetan Eskandinaviako literaturan (Henrik Ibsen eta August Strindberg) eta alemanezkoan XX. mendean (Franz Kafka eta Thomas Mann).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Søren Kierkegaard Aldatu lotura Wikidatan

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Danimarka
Artikulu hau Danimarkako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.