OLX

Wikipedia, Entziklopedia askea
OLX
Datuak
Motaonline marketplace (en) Itzuli eta classified advertising website (en) Itzuli
Jarduera sektoreaMerkataritza elektronikoa
Agintea
Egoitza nagusi
JabeaOLX Group (en) Itzuli
Historia
Sorrera2006
Sortzailea
webgune ofiziala
Facebook: olxindia Twitter: OLX_India Pinterest: olxph Edit the value on Wikidata

OLX internet-eko enpresa bat da eta New York, Buenos Aires, Mosku, Beijing eta Mumbai hirietan oinarrituta dago. OLX webguneak erabiltzaileek idatzitako doako iragarki laburrak argitaratzen ditu hainbat guneetan mundu guztian zehar. Hainbat kategoria daude adibidez, Higiezinak, Lana, Ibilgailuak, Salgai, Zerbitzuak, Komunitatea eta Harremanak.

Enpresa 2006ko martxoan sortu zuten Fabrice Grinda eta Alejandro Oxenford Interneteko ekintzaileak. Fabrice-k aurretik Zingy[4] mugikorrentzako doinuen enpresa sortu zuen, eta For-Side enpresari saldu zion $80 milioiren truke 2004ko maiatzean.[1][2] Alec-ek aurretik DeRemate[5] sortu zuen, enkanteei buruzko webgune nagusi bat Latinoamerikan. DeRemate enpresa MercadoLibre.com enpresari saldu zion, eBay enpresaren filiala, 2005ko maiatzean.

Eremu geografikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009ko apirilean OLX enpresa 88 herrialde eta 39 hizkuntzetan zegoen eskuragarri. [3]

Herrialdeak: Alemania, Ameriketako Estatu Batuak, Arabiar Emirerri Batuak, Argeria, Argentina, Aruba, Australia, Austria, Bahamas, Belgika, Belize, Bielorrusia, Bolivia, Brasil, Bulgaria, Costa Rica, Danimarka, Dominika, Dominikar errepublika, Ekuador, Erresuma Batua, Errumania, Errusia, Eslovakia, Eslovenia, Espainia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Filipinak, Grezia, Grenada, Guatemala, Haiti, Hegoafrika, Hego Korea, Herbehereak, Honduras, Hong Kong, Hungaria, India, Indonesia, Irlanda, Israel, Italia, Jamaika, Japonia, Jordan, Kanada, Kazakhstan, Kolonbia, Kroazia, Letonia, Liechtenstein, Lituania, Luxenburgo, Malaysia, Maroko, Mexiko, Monako, Nikaragua, Norvegia, Panama, Pakistan, Paraguay, Peru, Polonia, Portugal, Puerto Rico, Serbia, Singapore, Suedia, Suitza, Tailandia, Taiwan, Trinidad eta Tobago, Tunisia, Turkia, Turks eta Caicos uharteak, Txekiar Errepublika, Txile, Txina, Ukrainia, Uruguai, Venezuela, Vietnam, Zeelanda Berria

Hizkuntzak: alemana, bengaliarra, bulgariera, daniera, eslovakiera, esloveniera, estoniera, errumaniera, errusiera, frantsesa, gaztelania, greziera, hebreera, hindi, hungariera, indonesiera, ingelesa, italiera, japoniera, katalana, koreera, kroaziera, letoniera, lituaniera, nederlandera, norvegiera, poloniera, portugesa, serbiera, suediera, tagalo, thailandiera, turkiera, txekiera, txinera (tradizionala), txinera (sinplifikatua), ukrainera, urdua, vietnamera.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

OLX-en ezaugarri bereziak:

  • HTML zerrenda aberatsak diseinatzeko aukera gaitasuna
  • Kontrol zentrala salmenta, erosketa eta komunitateko ekintzetan
  • Spam aurkako kontrolak
  • Zerrendak Fotolog, Facebook eta Friendster bezalako guneetan erakusteko gaitasuna
  • Zerrenak beste interesdunekin eztabaidatzeko gaitasuna
  • Produktuak zugandik gertu bilatzeko gaitasuna edonon zaudela
  • Webgunera sarrera telefono mugikorretatik
  • Hainbat hizkuntzetan eskuragarri

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. VentureVoice Interview [1]
  2. Forbes article 'Zingy Founder Steps Down'[2]
  3. OLX 'About Us' Page [3]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]