Ob golkoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kara itsasoa eta Ob golkoaren kokapena
Ob golkoaren satelite irudia

Ob golkoa (errusieraz: О́бская губа́Obskaya guba) ipar-mendebaldeko Siberian dagoen Kara itsasoaren sartune sakona da, Jamal eta Gyda penintsulak bereizten dituena. Iparraldeko Errusiako Jamalia-Nenetsia barruti autonomoan dago. 800 km luze eta 32-97 km zabal da eta, gehienbat, hegoalde-iparralde norabidea du. Batezbesteko sakonera 10–12 m artekoa da[1].

Golkoaren hegoaldeko muturrean Ob ibaia itsasoratzen da eta ekialdeko adar batean Taz ibaia. Ekialdeko itsasertza aldapatsu eta malkartsua da; mendebaldekoa, berriz, laua eta zingiratsua. Ob ibaiaren ahoan dagoen Novy Port da golkoaren ertzeko portu nagusia[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Gulf of Ob Global.britannica.com
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ob golkoa