Obulutegiaren tortsio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Obulutegiaren tortsio
Deskribapena
Motaovarian disease (en) Itzuli
organ torsion (en) Itzuli
Espezialitateagynecologic oncology (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10N83.5
GNS-9620.5
MeSHD000082843

Obulutegiaren tortsioa edo obulutegiaren bihurdura[1] emakumearen ugaltze-aparatuaren gaixotasuna da. Obulutegiaren pedikulu

baskularraren tortsioaren ondorioz sortuko da gaitz hau, non obulutegiko arterien eta zainen zapalketa gertatuko den eta honen ondorioz, obulutegiaren iskemia edo nekrosia gerta daiteke.[2] [3] Gaitz honen sintoma tipikoak, albo bateko min pelbikoa eta goragaleak izango dira. Konplikazioen artean honakoak izango ditugu: infekzioak, odol jarioak eta antzutasuna. [2][3]

Hainbat arrisku faktore egongo dira gaitz honen agerpena bultzatuko dutenak, esaterako: obulutegietako kisteak, obulutegien handipena, obulutegien tumoreak, haurdunaldiak edo falopioren tronpen ligamentua egin izana.[4] [2][3]Bestalde, diagnostiko zehatzena burutzeko zirugia egiten da baina, ekografien eta tomografien bidez ere diagnostikoa burutu daiteke. [2]

Aipatzekoa da tratamendua burutu ostean, kasu gehienetan, obulutegia bere hasierako egoera osasuntsura itzultzen dela; nahiz eta, gaixotasuna denbora luzez pairatu. Gainera, tortsio obarikoa izan duten emakumeek beste obulutegi osasuntsuan gaitz bera izateko %10-eko probabilitatea izango dute[5]. Esan beharra dago, ez dela oso gaitz ohikoa, izan ere, 100000 emakumeetatik 6-k bakarrik garatuko dute gaixotasuna.

Epidemiologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Obulutegiko tortsioak larrialdi ginekologikoen %3a adierazten du eta kasuen %70etan 20-39 urte arteko emakumeak dira, hauek haurdinaldian eta menopausian arazoak izateko arrisku handiagoa izango dute. Gainera, adin guztietako emakumeen artean, Obulutegiko tortsioak 100,000 emakumeko 5.6ko intzidentzia-tasa aurkezten du. Aldiz, 15-45 adin tarteko emakumeetan intzidentzia-tasa handiagoa da, 100,000ko 9.6 emakumeek obulutegiko tortsioa pairatzen dute.[6]

Gaixotasun honen arrisku-faktoreak hurrengoak dira:

Fisiopatologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egoera fisiologikoetan obulutegiak eta umetoki-tronpa bata besteari atxikiak daude. Horregatik, normalean obulutegiko tortsioa ematen denan, umetoki-tronpen tortsio ematen da ere bai, hau da, tortsio anexiala. Kasu gehienetan tortsioa eskumako obulutegian ematen da eta gutxitan gertatzen da bi obulutegietan aldi berean (kasuen %20a baino gutxiagotan). Hau ematean, obulutegiaren irrigazioa eteten da, edema sortuz, eta ez bada tratatzen, ordu gutxitan obulutegia eta umetoki-tronpa nekrosatzen dira.

Aipatzekoa da tortsioa berez ematea ez dela oso ohikoa, baina, arrisku-faktoreak izateak gaixotasuna pairatzeko probabilitatea handitzen du:

Lotailu zabalaren gehiegizko luzeera izateak arrisku-faktore garrantzitsuenetarikoa da, izan ere, obulutegiaren irrigazioan zainak eta arteriak mesobarioan eta mesosalpinx-ean agertzen dira, hau da lotailu zabalaren inguruan. Halaber, tumore obariko baten edo gorputz luteoen presentziak, lotailuen tentsioa eragiten du, ondorioz, tortsiorako arriskua handituz.[7]

Klinika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierako sintomak hauek dira: abdomeneko min orokorra edo unilaterala, honako hauekin nahastu daitekeena: apendizitisa, dibertikulitisa, tiflitisa, haurdunaldi extrauterinoa, ureterreko kolikoa, heste narritakorraren sindromea, pelbiseko hanturazko gaixotasuna edota endometriosiarekin.

Pazienteek askotan abdomeneko min larria izaten dute, orokorrean unilaterala, eta kasuen %70ean goragalea ere izaten dute.[7] Obulutegiaren tortsioaren garapenak aurrera egin ahala, mina geroz eta mugatuagoa eta larriagoa izango da, eta obulutegiaren nekrosia izatekotan, sukarra.[8]

Diagnostikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Obulutegiko tortsioa diagnostikatzea oso zaila da. Obstetrizia eta ginekologia sail batek egindako ikerketa batean aurkitu zuten obulutegiko tortsioaren operazio aurreko diagnostikoa pazienteen %46an bakarrik egiaztatu zela. [8]

Testuinguru anamnesiko batean eta esplorazio fisiko batean oinarrituz, diagnostikorako lehenengo mailako prozedurak honako hauek dira:

Doppler ultrasoinua erabiliz eginiko ekografia bat.

Ultrasoinua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekografia ginekologikoa izaten da gehien erabiltzen den teknika. [11] Kasu batzuetan, Doppler ultrasoinua ere aholkatzen da. [9].[10] Hala ere, askotan behin betiko diagnostikoa ebakuntza-gelan egiten da.[12]

Dopplerrarekin jarraituz, odol fluxu gabezia obulutegiko tortsioaren indikatzaile ona izan ohi da. Izan ere, fluxu baxua daukaten emakumeek obulutegiko tortsioa edukitzeko probabilitate handiagoa edukiko dute. Obulutegiko fluxu ez-ohikoaren sentsibilitatea eta espezifikotasuna obulutegiko tortsioarentzako, %78a eta %71 dira, hurrenez hurren. [8] Dopplerak ematen dituen fluxuren ezaugarri espezifikoen artean honako hauek daude: [11]

  • Obulutegiko barneko fluxu benoso urria edo eza. Ezaugarri hau oso ohikoa da obulutegiko tortsioan.
  • Fluxu arterialaren gabezia. Ezaugarri hau ez da oso ohikoa obulutegiko tortsioa pairatzen dutenetan.
  • Fluxu diastolikoaren gabezia edo inbertsioa.

Hala ere, baskularizazio normala edukitzeak ez du guztiz baztertzen obulutegiko tortsioa. Izan ere, kasu batzuetan, Doppler fluxua egon daiteke obulutegiaren odoleztapen dualari esker (obulutegiko zein uteroko arteriena). Ekografiako beste ezaugarri batzuetan honako hau ikus daiteke: [11]

Obulutegiko tortsioa edukitzearen susmoa, obulutegiko odol hodietan Doppler ekografia bat eginez egiaztatzen da. Teknika hau, obulutegiko tortsioaren kasu gehienetan, obulutegi zain zein arteriatan fluxu gabezia erakusteko gai da. Aitzitik, odol fluxua egoteak ez du baztertzen aldizkako obulutegiko iskemia bat egotea [11] ; kasu hauetan, susmo kliniko egiaztatu baten aurrean, diagnostiko zehatza laparoskopia bidez bakarrik egin daiteke.

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laparoskopia, diagnostiko egoki bat egiteaz gain, obulutegiaren tortsioa tratatzeko erabiltzen den teknikarik ohikoena da. Obulutegiko perfusio normalaren berriztapena ahalbidetzen du. Laparoskopian, kaltetutako obulutegia pelbiseko paretara finkatzen da kirurgia bitartez. (ooforopexia). Kasurik larrienean, obulutegiko odol fluxua denbora tarte luze batez eteten bada, obulutegiko nekrosia gertatu daiteke.[13]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Gaixotasunen Hiztegia] [2015]
  2. a b c d (Ingelesez) Robertson, Jennifer J.; Long, Brit; Koyfman, Alex. (2017-4). «Myths in the Evaluation and Management of Ovarian Torsion» The Journal of Emergency Medicine 52 (4): 449–456.  doi:10.1016/j.jemermed.2016.11.012. (Noiz kontsultatua: 2019-10-27).
  3. a b c Rosen's emergency medicine : concepts and clinical practice. (Ninth edition. argitaraldia) ISBN 9780323390163. PMC 989157341. (Noiz kontsultatua: 2019-10-27).
  4. Asfour, Victoria; Polson, Alexander; Varma, Rajesh; Menon, Padma. (2015). «Evaluating ovarian preservation after ovarian torsion using the ovarian preservation score and tissue necrosis score» Clinical Obstetrics, Gynecology and Reproductive Medicine 1 (2): 34–39.  doi:10.15761/cogrm.1000110. ISSN 2059-4828. (Noiz kontsultatua: 2019-10-27).
  5. CT and MRI of the abdomen and pelvis : a teaching file. (2nd ed. argitaraldia) Wolters Kluwer Health/Lippincott Williams & Wilkins 2007 ISBN 0781772370. PMC 71466637. (Noiz kontsultatua: 2019-10-27).
  6. (Ingelesez) Yuk, Jin-Sung; Kim, Log Young; Shin, Ji-Yeon; Choi, Do Young; Kim, Tae Yoon; Lee, Jung Hun. (2015-5). «A national population-based study of the incidence of adnexal torsion in the Republic of Korea» International Journal of Gynecology & Obstetrics 129 (2): 169–170.  doi:10.1016/j.ijgo.2014.11.027. (Noiz kontsultatua: 2019-10-25).
  7. a b Trueba, Josefina Alix. (2003). Hernández, Mateo. Oxford University Press (Noiz kontsultatua: 2019-10-25).
  8. a b c d (Ingelesez) Bar-On, Shikma; Mashiach, Roy; Stockheim, David; Soriano, David; Goldenberg, Motti; Schiff, Eyal; Seidman, Daniel S.. (2010-04-01). «Emergency laparoscopy for suspected ovarian torsion: are we too hasty to operate?» Fertility and Sterility 93 (6): 2012–2015.  doi:10.1016/j.fertnstert.2008.12.022. ISSN 0015-0282. (Noiz kontsultatua: 2019-10-19).
  9. a b (Ingelesez) Peña, Joseph E.; Ufberg, David; Cooney, Nancy; Denis, André L.. (2000-05-01). «Usefulness of Doppler sonography in the diagnosis of ovarian torsion» Fertility and Sterility 73 (5): 1047–1050.  doi:10.1016/S0015-0282(00)00487-8. ISSN 0015-0282. (Noiz kontsultatua: 2019-10-19).
  10. a b (Ingelesez) Filho, Sebastião M. Zanforlin; Júnior, Edward Araujo; Serafini, Paulo; Filho, Hélio A. Guimarães; Pires, Cláudio R.; Nardozza, Luciano M. M.; Moron, Antonio F.. (2008). «Diagnosis of ovarian torsion by three-dimensional power Doppler in first trimester of pregnancy» Journal of Obstetrics and Gynaecology Research 34 (2): 266–270.  doi:10.1111/j.1447-0756.2008.00768.x. ISSN 1447-0756. (Noiz kontsultatua: 2019-10-19).
  11. a b c d e f (Ingelesez) Dixon, Andrew. «Ovarian torsion | Radiology Reference Article | Radiopaedia.org» Radiopaedia (Noiz kontsultatua: 2019-10-19).
  12. Emergency medicine : a comprehensive study guide. (6th ed. argitaraldia) McGraw-Hill, Medical Pub. Division 2004 ISBN 0071388753. PMC 50948635. (Noiz kontsultatua: 2019-10-19).
  13. (Ingelesez) «Ovarian torsion: to pex or not to pex? case report and review of the literature». Journal of Pediatric and Adolescent Gynecology, 381-384 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]