Odaliska Handia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
La Grande Odalisque
Jean Auguste Dominique Ingres - The Grand Odalisque - WGA11841.jpg
Jatorria
Sortzailea Jean Auguste Dominique Ingres
Sorrera-urtea 1814
Jatorrizko izenburua La grande odalisque
Mugimendua Neoklasizismoa
Orientalismoa
Jatorrizko herrialdea Frantzia
Komisarioa Caroline Bonaparte Itzuli
Ezaugarriak
Materiala(k) olio-pintura eta mihisea
Zabalera 162 zentimetro
Altuera 91 zentimetro
Genero artistikoa biluzia
Egile-eskubideak jabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
Lekua Room 702
Bilduma Louvreko margogintza saila
Inbentarioa RF 1158
Historia
Erakusketak Salon of 1819 Itzuli

La Grande Odalisque (Odaliska handia) Jean Auguste Dominique Ingres margolari frantsesak 1814an egin zuen margolan ezaguna da. Lan hau orientalismo joeran kokatu behar dugu, neoklasizismo barruan. Olio-pinturaz egina, luzera 91ko zentimetrokoa eta zabalera 162ko zentimetrokoa da. Egun, Frantziako Louvre museoan erakusten da.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolana Napoleónen arreba zen Carolinek, Napoliko Erresumaren erreginak, enkargatu zuen. Enkargua pendant bat zen, hau da, beste margolan batekin parean jartzeko; beste lana beste biluzi artistikoa zen. 1819n Parisko Saloian erakutsi zen.

Gaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Odaliskak Otomandar Inperioan hareneko emakume esklabuak ziren. XIX. mendean horrelako irudi erotikoak oso modan jarri ziren eta horrelakoetan Ingres benetako espezialista izan zen. Emakumea jarrera erotikoaz agertzen da, bizkarrez baina burua buelta emanda, ikusleari begira. Margolanak Jacques-Louis Davidek egindako Madame Récamier margolana gogorarazten digu. Margolanean orientalismoan ohikoak ziren objektu exotikoak ikus daitezke: abanikoa, turbana eta pipa. Garrantzi handia oihalen ehundurek dute. 1814rako Ingres Florentzian egona zen eta Rafaelen obra ezagutzen zuen; eragin hori lan honetan ikus daiteke.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garaiko kritikoek lanean akats batzuk ikusi zituzten. Horrela, emakumea oso luzea da; hori lortzeko margolariak hiru orno gehiago jarri zizkion. Margolariak jakitun zen horretaz baina errealismoa baztertu zuen efektua lortzeko. Gorputzen luzera artifizial hori manierismoaren ezaugarria izan zen. Lan hau egiteko bost modelo desberdinak erabili zituen.

Kromatismoa oso arina eta monotonoa da eta hori ere garaian oso kritikatua izan zen. Horren bidez artistak preziosismoa bilatzen zuen. Kolore nagusiak hauek dira: urdina gortinetan, gorria, zuria eta urre kolorea dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]