Odessa Rae
Odessa Rae | |
---|---|
(2020) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Calgary, 1982ko maiatzaren 23a (42 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Odessa Rae (Calgary, 1982ko maiatzaren 23a) Kanadako aktorea eta ekoizlea da. Navalny dokumentala ekoiztu zuen eta Dokumental onenaren Oscar Saria irabazi zuen 2022an[1].
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaztaroan Ipar Amerikan, Asian eta Indian bizi izan zen. Torontoko Unibertsitatean Nazioarteko Erlazio ikasketak egin zituen eta japonieraz hitzegiten duenez Japonian hasi zuen aktore ibilbidea. Brad Pittekin hainbat iragarki egin zituen japoniar telebistan[2] eta SKY TV-k Japonian Bravo izeneko showa egitea eskaini zion[3]. 2004an Jenifa izeneko filme japoniarrean aktore, idazle eta ekoizlea izan zen[4].
2010etik aurrera Estatu Batuetako hainbat telesailetan agertu zen; Leverage, Smallville, Rizzoli & Isles...[3]
Azken urteetan ekoizpenean zentratu da. 2021ean RaeFilm Studios sortu zuen. 2022an Navalny dokumentala ekoiztu zuen eta arrakasta handia izan zuen. Dokumental onenaren Oscar Saria eta BAFTA Saria irabazi zituen.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2004 | Jenifa | Kenki Saegusa | ekoizlea, idazlea eta aktorea |
2005 | Hard Candy | Janelle Rogers | |
2011 | Man Without a Head | Venula | |
My Dog's Christmas Miracle | Crystal | ||
2012 | The Visit | Diana Short | |
Gabe the Cupid Dog | Carissa | ||
2013 | Movie 43 | Danita | |
2014 | Asthma | Bathing Wings | |
2015 | Always Worthy | TV Reporter | |
2017 | Hangman | Telebista erreportaria | |
2018 | Half Magic | Roxy |
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2010 | Rules of Engagement | Gretchen | atal bakarra |
Smallville | Maggie McDougal Silver Bansh | atal bakarra | |
Leverage | Cora McRory | atal bakarra | |
Let the Game Begin | Patient Patient | atal bakarra | |
2012 | Rizzoli & Isles | Yoga irakaslea | atal bakarra |
Ekoizlea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Filma | Zuzendaria | Oharrak |
---|---|---|---|
2004 | Jenifa | Kenki Saegusa | ekoizlea, idazlea eta aktorea |
2016 | Of Dust and Bones | Diane Bell | ekoizle exekutiboa |
2018 | Clear Blue Skies | Odessa Rae | ekoizlea eta zuzendaria |
2022 | Navalny | Daniel Roher | Oscar Saria eta BAFTA Saria |
The Story Won't Die | David Henry Gerson |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «El equipo de 'Navalny', ganadores del Oscar a mejor documental -» www.ecartelera.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-16).
- ↑ (Ingelesez) Volmers, Eric. «From German hideout to Oscar luncheons, Calgary-born filmmaker's Navalny documentary making waves | SaltWire» www.saltwire.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-16).
- ↑ a b (Ingelesez) Cast | THE VISIT. (Noiz kontsultatua: 2023-05-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Odessa Rae» MUBI (Noiz kontsultatua: 2023-05-16).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aktorearen IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)