Ohio Estatuko Unibertsitatea
Ohio Estatuko Unibertsitatea (ingelesez: Ohio State University, Ohio State edo OSU ere deitua) Estatu Batuetako unibertsitate publikoa da, Columbusen egoitza duena. 1870eko martxoaren 22an sortu zuten eta, gaur egun, herrialdean matrikulatutako bigarren ikasle kopururik handiena duen unibertsitatea da.[1]
Unibertsitatearen finantza-hornidura 7.4 mila milioi dolarrekoa da, eta 2023an munduko handienen artean zegoen. Unibertsitateko ikasleen eta irakasleen artean, 5 Nobel saridun, 9 Rhodes Scholars, 7 Churchill Scholars, Fields dominadun bat, 8 Pulitzer Sariaren irabazle, 73 Goldwater Scholars, 6 Estatu Batuetako senatari, 15 Estatu Batuetako ordezkari eta 106 domina olinpiko daude.
Bere kirol taldeak, Ohio State Buckeyes izenekoak, NCAAko lehen mailako Big Ten Conference txapelketan lehiatzen dira. Unibertsitateko amerikar futboleko zortzi txapelketa nazional eta gizonezkoen saskibaloi txapelketa nazional bat irabazi dituzte. Gainera, beste kirol batzuetan nabarmendu ziren kirolariak izan zituen, hala nola Jack Nicklaus golf-jokalaria eta Jesse Owens atleta.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Ohio State named nation’s largest college – again» Dayton Business Journal 2008-10-20.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |