Edukira joan

Oihana Maritorena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oihana Maritorena
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1984ko maiatzaren 10a (42 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea
IMDB: nm1407272 Edit the value on Wikidata

Oihana Maritorena Genbe (Donostia, Gipuzkoa, 1984ko maiatzaren 10a) euskal aktorea da. Besteak beste, Euskal Telebistako Hasiberriak, Kilker Dema eta Goenkale telesailetan, Telecincoko Hospital Centralen eta La Sextako Qué vida más tristen egin ditu antzezpenak. Dantzan ere aritu da Ertza konpainiaren Bihar jaio nintzen obran. Antzerkian Vaivenen eskutik Miauless eta Lotsa gabe antzezlanak egin ditu. 2019-2021 urteetan Tanttaka antzerki konpainiaren Utzi zure mezua seinalearen ondoren/Deje su mensaje después de la señal antzezlanean lan egin du.

2024 urtean Txalo konpainiaren Oscarra Oscarrentzat lanean parte hartu zuen eta 2025eko urtarrilaren 10ean konpainia horren Amak/Madres lana estreinatu zuen, 2025 urtean emanaldi andana eskaini zuena.

Haurrei zuzenduriko antzerkian ere eskarmentua du: Irrien lagunak taldearen parte izan baitzen urtetan eta 2017-2024 urteetan Tomaxen abenturak proiektuko Muxi izan zen, Joserra Fachadok erretiroa hartu zuen arte.

Hainbat filmetan ere parte hartu du, hala nola 2011ko Sabin eta Luna llena, Eutsi!, Cosmos edota Gelditasuna ekaitzean / La quietud en la tormenta.

Aktore lanez gain, euskara eta antzerki irakaslea da, azken hori Zurriola Antzerki Eskolan eta aurkezpen lanetan dihardu hainbat arlotan: Donostiako Zinemaldian, Erremonte txapelketak, Ondare saria, Donostiako danborrada, EMUSIk jaialdia, etab.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.