Eutsi!

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Eutsi!
Filma
Jatorrizko izena Eutsi!
Urtea 2007
Generoa komedia dramatikoa
Jatorrizko hizkuntza euskara
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) Donostia eta Oiartzualdea
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Alberto J. Gorritiberea
Gidoigilea(k) Alberto J. Gorritiberea
Unai Iturriaga

Antzezlea(k)
Anjel Alkain
Asier Hormaza
Oihana Maritorena
Nagore Aranburu
Kandido Uranga
Iñaki Rikarte





Ekoizpena
Ekoizlea Xabier Berzosa
Konpainia ekoizlea Irusoin
Baleuko
Barton Films


Bestelako lanak
Musikagilea Bingen Mendizabal
Argazki-zuzendaria Javier Agirre Erauso
Kanpo loturak
www.eutsi.eu

Eutsi! 2007. urtean Alberto J. Gorritiberearen zuzendaritzapean egindako euskarazko komedia dramatikoa da. Protagonistak Anjel Alkain, Asier Hormaza eta Oihana Maritorena aktoreak dira. Baleuko, Irusoin eta Barton Filmsek ekoitzia,[1] Donostian eta Oiartzualdean grabatu zuten. Azken urte horietan grabatutako hirugarren euskarazko filma izan zen Aupa Etxebeste! eta Kutsidazu bidea, Ixabel filmen ondoren.

90 minutuko iraupena du. Euskaraz grabatua, gaztelaniaz azpititulaturik dago. Estreinatutako asteburuan, Gipuzkoako filmik ikusiena izan zen, baita Hego Euskal Herriko bigarrena ere. Euskarazko elkarrizketak dituen inoizko pelikularik ospetsuenetariko bat izan zena: guztira 26.055 ikusle izan zituen, 125.122,05 -ko kopurua bilduz[2]Urte batzuk beranduago, Loreak hartu zuen postu hori.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Kepa (Anjel Alkain) eta Martin (Asier Hormaza), enpresa berdinean lan egiten duten txikitatik lagunak dira. Enpresa honek duela bi urtetik lan-gatazka batean dago murgildurik eta enpresa atzerrira eramango dutela ematen du. Biek arazoa ikuspuntu ezberdinez ikusten dute eta beren adiskidetasuna arriskuan jartzen denean, abentura bererantz abiatzen dira: Beraien lan-kexuak Frantziako Tourreko etapa batera eramatea; Pirinioetako etapa batera. Bidaia, Zuriñe izeneko kazetari atsegin batekin egingo dute (Oihana Maritorena).

Ezaugarri teknikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzendaritza Alberto J. Gorritiberea
Gidoia Unai Iturriaga eta Alberto J. Gorritiberea
Ekoizlea Asier Bilbao
Musika Bingen Mendizabal
Argazki Zuzendaria Javier Agirre
Muntaia Enara Goikoetxea
Makillajea Eva Alfonso
Jantziteria Atoya Arandigoyen
Zuzeneko soinua Pablo Bueno
Soinu editorea Imanol Alberdi
Ekoizleak: Irusoin eta Baleuko
Babesleak Eusko Jaurlaritza, Akitania-Euskadi, ICAA eta ETB
Bilkina 109.020,85 € [3]
Ikusle 22.957 [4]

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]