Okabe
Itxura
Okabe | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.466 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°00′N 1°06′W / 43°N 1.1°W |
Mendikatea | Okabeko mendilerroa |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Akitania Berria |
Departamendua | Pirinio Atlantikoak |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Burdinkurutzetatik. |
Luberri | Luberri |
Okabe Mendebaldeko Pirinioetan dagoen mendia da, Iratiko oihanaren inguraldean. Nafarroa Behereko mendirik garaiena da, 1466 metrorekin.
Lekunberriko udalerrian kokaturik dago.[1]
Abiapuntuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Burdinkurutzeta ( 2 or 15 m ): Mendate hartan (1.135 m) dugu abiapunturik ohikoena, Donibane Garazitik "Chalets d'Irati"ra doan errepidean. Mendebaldetik Saroberri (1.338 m) inguratu behar dugu, eta hortik Surzai (1.135 m) leporaino iritsiz. Lepotik txaletetatik datorren errepidea igarotzen da, eta bertan bi harrespil ditugu. Hortik, bide zabal bat Hilarritatik doa tontor bikotzera, bat harritsua eta bestea belartsua.
- Iratitik (Or 1 45 m ): "Chalet de Pedro"tik (980 m) basoan doan markatutako bidea Gorostibizkarrara (1.341 m) iristen da, eta hortik Okabera.
- Irauko lepotik (Or 1 45m ): Lepora (1.008 m) txaletetatik Surzaira doan errepidetik iristen da, edo Ezterenzubitik datorren errepidetik, Artaburuko (1.154 m) mendatea igaro ostean.
Harrespila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tontor lau eta zabalean Euskal Herrian dugun harrespil edo "cromlech" ezagunenetarikoak daude, hileta esanahia dutena. Ilarrita izeneko lekuan (1.387 m) hogei bat harrespil ditugu gaur egun.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |