Okendo almirantearen estatua

Koordenatuak: 43°19′20″N 1°58′50″W / 43.32227°N 1.98057°W / 43.32227; -1.98057
Wikipedia, Entziklopedia askea
Okendo almirantearen estatua
Jatorria
Ezaugarriak
Deskribapena
Honen parte daKostaldeko Donejakue bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°19′20″N 1°58′50″W / 43.32227°N 1.98057°W / 43.32227; -1.98057
Map
Gertaera nabarmenakeraikuntza

Okendo almirantearen estatua Donostiako Okendo plazan dagoen XIX. mendeko estatua bat. Antonio Okendo almirantearen omenez Martzial Agirre Lazkano eskultoreak egina[1].

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donostiako Udalak sustatutako herri-harpidetzak eraikitako obra da. Brontzez urtua (Gerra Ministerioak kanoi zaharrak urtzetik emanda) Bartzelonako Masriera tailerretan, eta Mutrikutik datorren harrizko harmaila baten gainean kokatua. 1894ko irailaren 5ean jarri zen lehen harria, Pernambucoko guduaren urteurrenarekin bat eginez. Inaugurazio egunean igeltsuzko erreplika bat jarri zen, jatorrizkoa fundizioan zatitu eta berriro urtu behar izan baitzen, behin betiko pieza 1895eko martxoaren 18an jarriz[2]. Gerra eta Itsas Armadaren estatua alegorikoak ere, marmolezkoak, Agirreren lanak dira. Karmelo Etxegaraik idatzi zituen estatuaren inskripzioak (hauek Historiaren Akademiaren oniritzitik pasatu ondoren[3]).

Eskultorea Martzial Agirre Lazkano bergararra izan zen. Hainbat ezberdintasun egon ziren eskultorearen eta San Fernandoko Errege Akademiaren artean obraren gauzatzeari buruz[1].

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eusko Jaurlaritzak izendatutako ondarea da[4].

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Almirante Antonio de Oquendo - Esculturas en San Sebastián» www.santelmomuseoa.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-26).
  2. (Gaztelaniaz) «Se inaugura este día el monumento a Oquendo» El Diario Vasco 2010-09-12 (Noiz kontsultatua: 2019-09-26).
  3. «Inscripción de la estatua de Oquendo en San Sebastián / Cesáreo Fernández Duro | Biblioteca Virtual Miguel de Cervantes» www.cervantesvirtual.com (Noiz kontsultatua: 2019-09-26).
  4. «Okendo almirantearen estatua. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-26).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]