Karmelo Etxegarai
- Artikulu hau idazle azpeitiarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Etxegarai».
Karmelo Etxegarai | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Carmelo de Echegaray Corta |
Jaiotza | Azpeitia, 1865eko uztailaren 3a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Gernika-Lumo, 1925eko azaroaren 4a (60 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Irakaslea(k) | Marcelino Menéndez Pelayo |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta historialaria |
Enplegatzailea(k) | Gipuzkoako Foru Aldundia |
Kidetza | Bizkaiko Monumentuen Batzordea Euskaltzaindia Eusko Ikaskuntza Historiaren Errege Akademia |
Genero artistikoa | olerkigintza |
![]() |
Karmelo Etxegarai Korta (Azpeitia, Gipuzkoa, 1865eko uztailaren 3a - Gernika, Bizkaia, 1925eko azaroaren 4a) idazle eta historialari gipuzkoarra izan zen. Haren lan gehienak gazteleraz idatziak izan arren, hainbat aldizkaritan, hala nola, Euskal-Erria, Euskalzale, Euskal Esnalea eta beste zenbaitetan euskaraz idatzi zuen.
Hegoaldean antolatzen ziren Lore Jokoetan sari ugari irabazi zuen. 1911n aldizkari berri baten sortzaileetako bat izan zen: “Domingo Aguirre, Campión, Carmelo de Echegaray y Urquijo fundaron en 1911 la revista Euskalerriaren Alde, dirigida por Gregorio de Múgica, en la que se simultaneaba la investigación con la divulgación” (Mitxelena 1960, 147. or.). Haren euskara jatorra eta zehatza da Aita Villasanteren esanetan: “Sus trabajos de tipo histórico en euskera tienen un estilo sobrio, claro, adecuado al género. Su vascuence es auténtico y fiel a las características de la lengua real” (1979, 336. or.).
Bonifazio Etxegarairen anai zaharra izan zen.
Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bilduma[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Leiendak (1879-1891) (1990, Etor)
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |