Antonio Okendo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Antonio Okendo
Antonio de Oquendo.jpg
Bizitza
Jaiotza Donostia1577ko urria
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Coruña1640ko ekainaren 7a (62 urte)
Familia
Aita Miguel Okendo
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea Itsastarra eta militarra
Zerbitzu militarra
Gatazka Anglo-Spanish War (1585–1604)
Battle of the Gulf of Cadiz (1604)
Laurogei Urteko Gerra
Battle of St. Kitts
Battle of Albrolhos
Battle of the Downs

Antonio Okendo Zandategi (Donostia, 1577ko urria - A Coruña, Espainia, 1640ko ekainaren 7a) itsasgizon eta militar gipuzkoarra zen. Miguel Okendo almirantearen semea zen. Espainiako Errege Armadako almirante generala izan zen.

Donostian jaio zen 1577an eta 16 urte zituela Napoliko galeretan zerbitzatzera joan zen, Pedro de Toledo jeneralaren agintepean. Bere karrera gorabeheratsuan hainbat gudutan hartu zuen parte, bere ardurapeko ontzia inoiz galdu gabe, baina bereziki aipagarriak dira 1631ko irailaren 12koa, Brasilgo Pernambuco eta Todos Santos hiriak babesteko, herbeheretarrak garaitu zituenekoa 1639ko irailaren 18koa eta Ingalaterraren kostaldeko The Downsekoa. Azken honetan, herbeheretarren ontzidiaren aurka, hark baino baliabide gutxiagorekin borrokatu ostean, ontzi nagusia bakarrik geratu zen, egun osoan zehar etsaiaren ontzien eraso guztiz bortitzei jarki zitzaien eta atxilotu gabe ihes egitea lortu zuen. The Downs-eko gudaren ondoren Espainiara itzuli zen ontzi nagusiarekin eta salbatzea lortu eta elkartu zitzaizkion ontzi gutxi batzuekin. Gaixorik eta akituta iritsi zen A Coruñara (Espainia) eta hantxe hil zen 1640ko Gorpuzti egunean.

Okendoren estatua Okendo plazan, Victoria Eugenia antzokiaren eta Maria Cristina hotelaren artean, Donostian
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antonio Okendo Aldatu lotura Wikidatan