Lascaux

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search


Vézère ibarreko Historiaurreko Guneak eta Leize Apainduak1
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Lascaux painting.jpg

Leizeetako labar-pinturak.

Mota Kulturala
Irizpideak i, iii
Erreferentzia 85
Kokalekua  Frantzia
Eskualdea2 Europa / Ipar Amerika
Koordenatuak 44° 56′ 44.3″ N, 1° 05′ 50.6″ W / 44.945639°N,1.097389°W / 44.945639; -1.097389Koordenatuak: 44° 56′ 44.3″ N, 1° 05′ 50.6″ W / 44.945639°N,1.097389°W / 44.945639; -1.097389
Izen ematea 1979 (III. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Lascaux Montignac herrian eta Dordoinako departamenduan (Akitania, Frantzia) dauden leize ezagunen gunea da, labar-pinturak barne hartzen dituztena eta mundu osoko garrantzitsuenen artean dagoena. Hori dela eta, "Labar-pinturen Kapera Sixtinoa" izena ere eman zaio. Margoak Goi Paleolitoko garaikoak dira, K. a. 18.000-15.000 urteen artean egindakoak. 1940an aurkitu zituzten eta UNESCOk munduko ondaretzat hartu zituen 1979an.

Vézèreko ibarraren ezker aldean kokatuta ditugu.

Labar artea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leizeetan 2.000 irudi inguru daude, horien artean 600 bat ondo zehaztutako animalienak direnak, gehienak zaldiak eta zezenak.

1948tik 1963a arte publikoki irekita egon ziren arren, 15 urteko tarte horrek kaltea ekarri zien margoei; harez geroztik, bisitarientzat orokorrean itxita daude orduz. 1983an, azkenik, "Lascaux II" izeneko erreplika gunea zabaldu zen turismorako.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lascaux Aldatu lotura Wikidatan