Olakua

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Olakua
Oñati, Euskal Herria
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Oñati
Koordenatuak 43° 01′ 53″ N, 2° 24′ 15″ W / 43.03133889°N,2.40416667°W / 43.03133889; -2.40416667Koordenatuak: 43° 01′ 53″ N, 2° 24′ 15″ W / 43.03133889°N,2.40416667°W / 43.03133889; -2.40416667
Olakua hemen kokatua: Euskal Herria
Olakua
Olakua
Olakua hemen kokatua: Gipuzkoa
Olakua
Olakua
Olakua hemen kokatua: Oñati
Olakua
Olakua
Olakua (Oñati)

Olakua Oñatiko (Gipuzkoa) auzoa da. Hirigunearen barruan dago, ekialdean, Legazpirantz doan errepidearen eskuinaldean. Auzoaren zatirik handien-handiena etxebizitzak dira.

Auzoko eraikinik nabarmenena Olakua dorretxea da (Bidaurreta dorrea izenez ere ezaguna), lehen aldiz XV. mendean aipatua. Dorretxe horretan lurperatu zuten, 1518an, Joan Lopez de Lazarraga, Espainiako errege Fernando Katolikoaren idazkari izana.[1] Historiako uneren batean edo bestean monasteriotzat, baserritzat eta errotatzat erabilia, duela zenbait urte goitik behera eraberritu zuten, eta gaur egun udal bulegoak dauzka.[2][3] Hartara, Olakua dorretxean dute egoitza Oñati Irratiak eta Kontzejupetik aldizkariak, Oñatiko Udalaren jabetzakoak biak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Maria Angeles Molero eta Maria Jose Lanzagorta: «La fundación del convento de Bidaurreta por Juan López de Lazarraga», Sancho el sabio: Revista de cultura e investigación vasca, ISSN 1131-5350, 12. zenbakia, 2000. urtea, 37-66 orrialdeak.
  2. «Olakua dorretxea, Oñatiko Udalaren webgunea. Eskuratze data: 2010-12-09.
  3. «Olakua dorretxea, Eusko Jaurlaritzaren turismo webgunea. Eskuratze data: 2010-12-09.