Urrexola
| Urrexola | |
|---|---|
![]() | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Udalerria | Oñati |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 43°01′05″N 2°26′22″W / 43.01792°N 2.43949°W |
| Demografia | |
| Biztanleria | 13 (2022) |
Urrexola edo Urruxola (gazteleraz Urréjola) Oñatiko (Gipuzkoa) elizatea da, udalerriaren mendebaldean kokaturikoa, herrigunetik hego-mendebaldera. GI-3593 errepideak lotzen du herrigunearekin. Auzoko ondasun nabarmena, Andre Mariaren Zeruratzearen eliza da, XVI. mendekoa. Garai batean, San Martin eta Santa Koloma baselizak ere bazeuden, gaur egun desagerturik.
2024an Artixa Taldeak argitaratu zuen "Urruxola. Auzo txiki baten historia" izenburuko liburua.[1] Bertan, aipatzen dute nola auzoaren izena lehenengoz aipatuta agertu zen 1149. urtean.[2]
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iparraldean Garagaltza eta Zañartu, hegoaldean Araotz, ekialdean Uribarri eta mendebaldean Urkuluko uharka eta Goroeta (Aretxabaleta) auzo mugakide ditu.
Araoztik banatzen duten haitzek harrizko horma bat osatzen dute, ekialdean Aitzulo ezaguna dutela. Orkatzategi mendebaldean gelditzen da, eta haren estazio megalitikoa ere aipatzekoa da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIV. mendean, Urrexolagaraiko gudua gertatu zen Oñatiko eta Leintz bailarako jauntxoen artean, Garibaiko ganboatarrak) eta Galartzako oinaztarrak artean hain juxtu. Urruxolako kantuan jasota dago gertakaria, 1588an Joan Perez Lazarragak idatzitakoa.
Etxearen izenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arilalde aundi, Arilalde txiki, Ariztegi, Atxitena aundi, Atxitena txiki, Baltzola, Barrenetxea, Barrenetxetikia, Erostarbe, Estañukoa, Garaikoa, Olate (Zentral elektrikoaren ondoan), Osiñagakoa, Urrexolabeitia eta Urrexola Errota baserriek auzoa osatzen dute.
Ur-jauziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XX. mendeko hasieran, Arrasateko Unión Cerrajera enpresa handiaren ingeniariek sare hidrauliko handi bat eraiki zuten argindarra sortzeko, 1980ko hamarkada arte martxan egon zena.
Sistema haren parte, ubideak, Jaturabeko urtegia eta Aitzgain, Saratxo eta Olateko ur-jauziak zeuden. Baita Olateko zentrala ere.
Bainuetxeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urrexolako uratsak (aguas sulfurosas) auzoaren ezaugarri bereizgarria da. Bi bainuetxe, beheko aldean Errotan eta goiko aldean Garaikoa baserrian.
Behekoa, Artixa errekaren ondoan egon zen, bereziki XIX. mendetik 1970eko hamarkada arte. Bi bainuontzi zeuden. Batik bat, inguruko jendea joaten zen bainuak hartzera, Aretxabaleta, Oñati eta Arrasatekoak. Egun batzuk bertan pasatzeko ohitura zegoen. Garaiko baserrian, bestela, lau bainuontzi zeuden.
Auzoko araudi propioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elizarekin lotuta, auzoak bazeukan "Ritual Urrejolano" izeneko araudi propioa, urtean zehar egin beharreko erlijio-errito eta ospakizunak gidatzeko.[3]
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1856 eta 1965 urteen artean, auzoak 128-181 biztanle izan zituen. Hortik aurrera, gainbehera etorri da demografikoki, eta gaur egun dozena bat pertsona baino ez da bizi.
| Urrexolako biztanleria |
|---|
![]() |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Oñatiko auzoak | ||
|---|---|---|
|
Arantzazu • Araotz • Berezao • Errekalde • Garagaltza • Garibai • Goribar • Larraña • Lezesarri • Murgia • Olabarrieta • Olakua • Santxolopetegi • Torreauzo • Uribarri • Urrexola • Zañartu • Zubillaga | ||

