Edukira joan

Olatz Salvador

Wikipedia, Entziklopedia askea
Olatz Salvador
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1990 (33/34 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikaria eta egile abeslaria
Genero artistikoapop rock

olatzsalvador.com
Twitter: OlatzSalvador Instagram: nahia_2007 Badok: olatz-salvador Spotify: 7cV8rrm23yUOT1ZRJFxZxk iTunes: 1171926811 Last fm: Olatz+Salvador Musicbrainz: 89e34493-4156-489f-a809-50b5ae4aeaa6 Discogs: 9020473 Musikasten: olatz-salvador Deezer: 13342403 Edit the value on Wikidata

Olatz Salvador Zaldua (Donostia, 1990) kantautorea eta musikaria da.

Txiki-txikitik sentitu zuen bere barnean musikaren deia.[1] Solasean hasi baino lehenago kana-mamarrean aritzen omen zen. Eduardo Salvador eta[2] Iñaki Salvador musikarien alaba eta iloba da.[3][4]

2010 geroztik urte pare bat lehenago sortu zen Skakeitan taldean aritzen da teklatua jotzen eta koruak egiten, musika jaialdi ugaritan parte hartuz.[5][6]

2014tik aurrera bakarkako bideari ere ekin dio.[7][8] Lagunek berak idatzitako abestiak entzutean animatu zuten jendaurrean erakustera.[9] Gitarrak lagunduta, kontzertu akustikoak egin ohi ditu.[10]

Nire musikaren bitartez kontakizunak jostea iruditzen zait sortzearen gauza ederrenetako bat. Abestiek hegan egin dute eta pertsona bakoitzarengan esanahi ezberdin bat dute. (Olatz Salvador)[11]

2017an emakumeen ikusgaitasuna sustatzeko sorturiko Euskal Herriko emakume musikarien sarean parte hartzen du.[5] Harago joz, beste sei emakume (Izaro Andres, Eneritz Dueso, Garazi Esnaola, Idoia Hernandez, Lide Hernando, Miren Narbaiza) kiderekin batera Musikari elkarteko zuzendaritzan ere ari da 2020ko bukaeratik.[12][13]

Lehen pausoak eman ditugu eta hau nabaritzen da, programatzaile askok kontutan hartzen dutelako emakumezkoen presentzia eta honek duen garrantzia. (Olatz Salvador)[11]

2021eko hasieran, urtarrilaren 19an, bigarren diskoa aurkeztu zuen: 'Aho uhal'. Hamabi kantuk osatzen dute, eta Rozalen, Ivan Ferreiro eta beste zenbait musikarirekin kolaboratu du. Harekin parte hartu duten musikariena ez ezik, beste artista baten ahotsa ere entzuten da haren kantuetako batean: Gata Cattana[14][15][16][17] 2021eko udaberrian, aurkezpen kontzertuekin hasi zen.[18]

2024ko irailaren 25ean hirugarren diskoa aurkeztu zuen Bilbon: Zainak eman. Hamar kantuk osatzen dute. Olatz Salvadorren esanetan, album berriaren abiapuntua fedea izateko beharra da, “dena likidoa eta eferbeszentea ematen duenean, zerbaitetan konfiantu beharra” “Nork bere buruari eusteko zerbait bilatzea, harago joateko. Zarataren artean argia edo espiritualtasuna bilatzea dela esan daiteke”. Disko berri horren hiru kanta uda aurretik plazaratu zituen: Basan, Gerorik balego, eta Eguzki printzak. Diskoarekin batera Zerbaiten zain izeneko laugarren abestia aurkeztu zuen Izaro Andres Zelaietaren laguntzarekin. Diskoaren letra gehienak Olatz Salvadorrek berak idatzitakoak dira; pare bat, ostera, Han topatzen dutena Itziar Ugarterena eta Basan Oihana Arana idazle eta Leire Vargas bertsolariarena dira.[19]

  • Zarautz Zuzenean (2017)[20]
  • Zintzilik (2018, Airaka)[21][22]
  • Aho uhal (2021)[23]
  • Zainak eman (2024)[19]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Berria.eus. ««Publikoarekin konektatzean, magia sortzen da»» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-08-17).
  2. (Gaztelaniaz) «“Este disco tan íntimo me hace exponerme en cierta medida”. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2018-08-17).
  3. (Gaztelaniaz) «Skakeitan, una lucha por cumplir un sueño. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2018-02-03).
  4. (Gaztelaniaz) «Olatz Salvador: «Prozesu emozional baten emaitza da diskoa»» iVoox (INFO7) (Noiz kontsultatua: 2018-08-17).
  5. a b Berria.eus. «Olatz Salvador: «Maskulinizatuta dago giroa erabat»» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-08-17).
  6. «“Zirraragarria da jendea gure abestiak kantatzen entzutea”» irutxulo.hitza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-17).
  7. «Olatz Salvador: “Helburua bete dudala sentitzen dut, eta harro nago, oso pozik”» irutxulo.hitza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-17).
  8. GEU elkartea..
  9. «Olatz Salvadorren kontzertua izango dugu gaur Gasteizen» El Correo 2018-04-25 (Noiz kontsultatua: 2018-08-17).
  10. «“Kutsu melankolikoa eta guztiari buelta emateko energia daude diskoan”. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2018-08-17).
  11. a b «Olatz Salvador: "Emakumeen presentziak gora egin arren, gizonak dira gehienak"» Irutxuloko Hitza 2018-07-19 (Noiz kontsultatua: 2021-08-28).
  12. SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-10-29). «Zazpi emakume musikarik hartu dute Musikari elkartearen zuzendaritza berria» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-02-09).
  13. Irizar, Itziar Ugarte. «Zazpi emakume musikarik hartu dute Musikari elkarteko gidaritza» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-02-09).
  14. Eslava, Ane. «Olatz Salvador, ahoan uhalik gabe, ahultasunari kantuan» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-19).
  15. «Olatz Salvador: Aho uhal» www.donostiakultura.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-19).
  16. SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-01-19). «Bizi ditugun garai hauskorrei hamabi kantu idatzi dizkie Olatz Salvadorrek ‘Aho uhal’ diskoan» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-01-19).
  17. SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-02-04). ««Saretzen ez bagara eta gure ahulguneak errespetatzen ez baditugu, ez goaz inora»» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-02-09).
  18. Mallona, Olatz Enzunza. ««Sorkuntzan beharrezkoa da intuizioari kasu egitea»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-04-14).
  19. a b «Olatz Salvadorrek ‘Zainak eman’ hirugarren lan luzea kaleratu du» KULTUR SHAREA 2024-09-25 (Noiz kontsultatua: 2024-09-26).
  20. Vasca, EiTB. Zarautz Zuzenean da Olatz Salvadorren lehen diskoa, zuzenean grabatua. (Noiz kontsultatua: 2018-02-03).
  21. Zintzilik. (Noiz kontsultatua: 2018-03-26).
  22. (Gaztelaniaz) «Olatz Salvador: "Zintzilik" diskoaren kritika - Mondo Sonoro (2018)» MondoSonoro 2018-06-11 (Noiz kontsultatua: 2018-08-17).
  23. Eslava, Ane. «Olatz Salvador, ahoan uhalik gabe, ahultasunari kantuan» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-20).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]