Muskaria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Muskaria (latinez: Muscaria) erromatar hiria izan zen. Hiria antzinako baskoi herrixka batean sortu zuten.

Klaudio Ptolomeok aipatu zuen baina haren kokapen zehatza ezezaguna da.[1] Aditu batzuen arabera, egungo Tuteran zegoen (batez ere, Mosquera izeneko eremuan erromatar aztarnak topatu dituztelako) baina litekeenagoa da Lodosa inguruan egotea. Latinezko izenak bertan eltxo asko zeudela adierazten zuen[2] eta hiria Ebroren ertzean zegoen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ramírez Sádaba, José Luís. (2006). «Las ciudades vasconas según las fuentes literarias y su evolución en la Tardoantigüedad» Antig. crist. in: Espacio y tiempo en la percepción de la Antigüedad Tardía. (Murtzia) XXIII: 185-199.
  2. Schulten, Adolf. (1927). Las referencias sobre los Vascones hasta el año 810 después de J.C.. , 230-232 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]