Olga Bitxerova

Wikipedia, Entziklopedia askea
Olga Bitxerova
Bizitza
JaiotzaMosku1967ko urriaren 26a (56 urte)
Herrialdea Errusia
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Familia
Ezkontidea(k)Valentin Mogilny
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakgimnasta artistikoa
Jasotako sariak

Olga Anatolievna Bitxerovaerrusieraz: О́льга Анато́льевна Бичеро́ва — (Mosku, Errusia, 1967ko urriaren 26a) gimnasta artistikoa da, eta, Sobietar Batasunarekin lehiatuz, 1981ean munduko txapelduna izatea lortu zuen banakako lehiaketa orokorrean; beste bi aldiz, munduko txapelduna izan zen taldekako lehiaketan.[1][2]

Kirolari ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1981[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1981eko Moskuko Munduko Txapelketan, banakako jeneralean, urrea eskuratu zuen, Maria Filatova (zilarra) eta Elena Davydova (brontzea) herrikideen aurretik; gainera, urrea lortu zuen taldekakoan, Txinaren eta Ekialdeko Alemaniaren aurretik.

1983[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1983ko Budapesteko Munduko Txapelketan, urrea lortu zuen taldekako lehiaketan, Errumaniaren eta Ekialdeko Alemaniaren aurretik, Natalia Jurtxenko, Tatiana Frolova, Olga Mostepanova, Natalia Ilienko eta Albina Shishova taldekide zirela.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]