Edukira joan

Olga Cazalis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Olga Cazalis

Bizitza
JaiotzaMarkina-Xemein, 1925
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaTenerife2018ko urtarrilaren 29a (92/93 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpilotaria
Izengoitia(k)Olga

Olga Cazalis Santiago  (Markina-Xemein, Bizkaia, 1925Tenerife, Kanariar uharteak 2018ko urtarrilaren 29a) erraketista profesionala izan zen.[1] 7 urtez jokatu zuen Olga izenaz Tenerife eta Sevillako frontoietan.[2]

Erraketistak
Erraketistak, 1938

Jatorri okzitandarreko familian jaioa, Cazalis abizeneko lehen arbasoa XIX. mendean ailegatu zen Markina-Xemeinera; Olgaz gain, familian pelotari famatu gehiago ere izan dira.

Erraketista ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eibarko Astelena frontoian bizpahiru urtez ikasten jardun ostean, erraketista profesionala izan zen.[3] Zazpi urtez 40ko hamarkadan. Sevillan eta Tenerifen jokatu zuen, eta frontoian jokatzeaz gain, emagin izateko ikasketak egin zituen, frontoiko soldatari esker. Tenerifen igaro zituen azken urtean, baina sarri etortzen zen Markina bere jaioterrira eta Plentziara. Cazalis III puntistaren alaba zen Olga.[4]

Emakume kirolari antzindariak izan ziren erraketistak. Arrakastaz beteriko hiru edo lau hamarkada bizi izan zituzten. 1940ko eta 1950eko hamarkadak izan ziren erraketisten urrezko aroa. Erraketisten historia, orain arte nahiko isilik egon bada ere, esanguratsua izan zen oso. Hego Euskal Herriko 47 herritako 237 erraketista profesional daude zenbatuta. Zenbaki garrantzitsua da eta gainera, 1940. hamarkadako estatistiken arabera, emakume lizentzia gehiago zeuden gizonenak baino. Garaiko emakume aurreratuak izan ziren, familia eta herria utzi eta lanera alde egin zutenak. Beren ibilbidearen berri, aitzitik, inork gutxik izan du oraintsu arte. Azken urteotan aldiz, hainbat erakusketa eta omenaldi ari dira antolatzen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Emakume erraketistak - Aintzinako lanbideak» ORAIN Gipuzkoa (kontsulta data: 2020-03-05).
  2. «Olga Cazalis Santiago Olga | Raketistak» datubasea.raketistak.eus (kontsulta data: 2020-03-05).[Betiko hautsitako esteka]
  3. (Gaztelaniaz) Uribarri, Ricardo. «Las ‘señoritas pelotaris’» ctxt.es | Contexto y Acción (kontsulta data: 2020-03-05).
  4. «Olga Cazalis raketista markinarra hil da - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2018-01-30 (kontsulta data: 2020-03-05).
  5. (Gaztelaniaz) «La Esperanza rinde un sentido homenaje a las raquetistas» Mundo Deportivo 2013-08-20 (kontsulta data: 2020-03-05).
  6. (Gaztelaniaz) «El frontón Jai Alai de Gernika acoge hoy un partido homenaje a las raquetistas» El Correo 2013-10-18 (kontsulta data: 2020-03-05).
  7. «'Emakumeak eta Euskal Pilota' erakusketa ikusgai Simon Bolivar Museoan» KULTUR SHAREA 2019-07-24 (kontsulta data: 2020-03-05).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]