Agustina Otaola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Agustina Otaola
Bizitza
Jaiotza Errenteria1931  (87/88 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak pilotaria

Agustina Otaola Zapiaine (Errenteria, Gipuzkoa,1931) euskal erraketista profesionala izan zen 26 urtez.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agustina Otaolak jaioterrian egin zituen lehen mailako ikasketak. Oso gazte zela pilotan hasi zen Victoriano “Chicho” bere anaiarekin, familiak zuen sagardotegiaren horma batean. Berrogeiko hamarkadaren hasieran, erraketista izateko eskolak jasotzen hasi zen. Agustinak, bidea ireki zioten lau izeba erraketista zituen. 14 urterekin joan zen Madrilera izeba haien etxera. 1946ko otsailaren 16an, 15 urte zituela, Federazioaren baimena eskuetan, profesional gisa debutatu zuen Madrilgo “Madrid” frontoian "Agustina" izenarekin. Aurrerantzean ere “Madrid” frontoian aritu zen bereziki. Hala ere, hiru denboralditan Bartzelonan jokatu zuen “Principal Palacio” frontoian, eta bat Chiqui-Jain. Izen handiko jokalaria zenez, 1955ean Habanako “Habana-Madrid” frontoiko enpresak kontratatu zuen; Kubako iraultzak ordea, egonaldia etetea behartu zuen. [1] [2] [3] Agustinak bizi izan zuen bilakaera profesionala oso garrantzitsua izan zen , aurrelari jokatzen zuen, eta ateratzaile bikaintzat jo zuten. Garaiko komunikabideek behin eta berriz ematen zuten Agustinaren berri. Eladia Altuna "Irura" eta Maria Antonia Uzkudun "Anoetako Chiquita"rekin bat, "garai guztietako emakume erraketista handiena" izendatu zuten, 1971. urtean ospatu zuten jai batean. 1967an, 41 urte zituela, 26 urtez pilotan jardun ondoren, agur esan zion erraketari. [4]

Omenaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2003ko ekainaren 8an Irurako Frontoian VII. Emakumea Pilotari Egunean omendu zuten, beste hainbat erraketistarekin batera. [5]
  • 2015eko uztailean, Errenteriako Fanderia auzoko pilotalekuari bere izena jarri zion Udalak: “Agustina Otaola, Raketista Profesionala”.Emakume profesional baten izena duen munduko lehenengo frontoia da. [6]
  • 2017an Errenteriako EAJ-PNV Agustina Otaola omendu zuen emakume kirolarientzako erreferente izateagatik [7]

Ikuskizuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]