Gloria Agirre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gloria Agirre
Bizitza
Jaiotza Aizarna1945  (73/74 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak pilotaria eta farmazialaria
Izengoitia(k) Txikita de Aizarna

Gloria Agirre (Aizarna, Zestoa, Gipuzkoa , 1945 ). Euskal erraketista profesionala izan zen eta farmazialaria. Pilotaren munduan Txikita de Aizarna goitizenez ezaguna.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gloria Agirre, Aizarnako frontoiaren ondoko etxean jaio zen, familia pilotazale batean. Umetatik izan zuen pilotarako zaletasuna. Auzoko neskekin ez ezik, mutilekin ere jokatzen zuen. Gaztetatik erraketista profesionala izatea zuen buruan. Ametsa gauzatzeko 1964an, hemezortzi urte bete orduko, hartu zuen Madrilera eramango zuen trena eta hantxe egin zuen debuta. Madrilera jauzia eman aurretik, ordea, Tolosan aritu zen entrenatzen.

Madrilen pilotan jokatzeaz gain, denbora behar bezala aprobetxatzeko aholkua eman zioten etxean, horrela bada, batxilergoa egin eta farmazia ikasi zuen. Profesionala zenez, hilero soldata jasotzen zuen. Hasieran, justu-justu ostatua ordaintzeko lain. Gero, partida nagusiak jokatzean soldata hobea. Kinielak ere jokatzen zituzten, eta irabaziz gero, prima jasotzen zuten. Ikasketak berak ordaindu zituen. Ez zen erraza izan pilota eta ikasketak bateratzea. Izan ere, Madrilera joan berritan, egunero izaten zituen partidak. Gero, mailaz igo eta partida nagusiak jokatzen hastean, astean hiru partida jartzeko eskatu zuen.

Garai hartan, Madrid Frontoia, Mexikora, Miamira edo Habanara salto egiteko tranpolina izan zen. Gloriak Mexikora joateko aukera izan nuen, baina bizitzako gora-beherak tarteko, ez zen joan. Madrilen 25 urte inguru igaro zituen erraketista profesional gisa, puntako pilotariekin jokatzen. 1980ko uztailaren 17an jokatu zuen azken partida. Pilota utzi zuenean Madrileko zenbait botika eta laborategitan lan eginez atera zuen bizimodua. Hainbat urte Madrilen igaro ondoren, Euskal Herrira itzuli zen, Aizarna bere jaioterrira.

Omenaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bilboko La Esperanza frontoian omenaldia jaso zuen 2013.
  • 2013ko ekainaren 8an Irurako Frontoian VII. Emakumea Pilotari Egunean ere omendu zuten
  • 2018ko ekainaren 17an Zumaiako Pilotarien Batzarrak omenaldia eskaini zion .
  • 2018 Gipuzkoako Foru Aldundiaren Carmen Adarraga Saria jaso zuen Oronan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]