Olga Preobrajenska
Olga Preobrajenska | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | San Petersburgo, 1871ko otsailaren 2a |
Herrialdea |
![]() ![]() |
Heriotza | Saint-Mandé, 1962ko abenduaren 27a (91 urte) |
Hobiratze lekua |
Montmartreko hilerria Sainte-Geneviève-des-Bois Russian Cemetery (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa |
Vaganova Academy of Russian Ballet (en) ![]() |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) |
Nina Fedorovna Mlodzinskaya (en) ![]() |
Ikaslea(k) |
Lin Jaldati (en) ![]() Ludmilla Tchérina Lilian Lambert Sonia Arova (en) ![]() Jürgen Pagels (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | koreografoa, ballet dantzaria eta musika-irakaslea |
Olga Preobrajenska, jaiotza-izenaz Olga Iósifovna Preobrazhénskaya (San Petersburgo, Errusia, 1871ko otsailaren 2agreg./urtarrilaren 21ajul. - Saint-Mandé, Paristik hurbil, Frantzia, 1962ko abenduaren 27a), errusiar dantzaria izan zen, Frantzian herritartua.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
San Petersburgoko Inperioko Eskolan egin zituen ikasketak. 25 urtez egin zuen dantza Mariinsky (egungo Kirov) Antzerki taldearekin, Antzoki Inperialean eta atzerriko antzezlekurik garrantzitsuenetan. San Petersburgoko ballet-eskolan irakasle izan ondoren, Parisen hartu zuen bizilekua (1924), eta dantza-eskola bat zabaldu zuen han.
Ballet klasikoko interpretaririk handienetakoa izan zen, bereziki M. Petiparen koreografia nagusietan.
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Olga Preobrajenska ![]() |
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.