Marius Petipa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Marius Petipa
Marius Petipa -1898.jpg
Bizitza
Jaiotza Marseilla1818ko martxoaren 11
Herrialdea  Frantzia
 Errusiar Inperioa
Heriotza Gurzuf1910eko uztailaren 1a (92 urte)
Familia
Aita Jean-Antoine Petipa
Ezkontidea(k) Mariia Surovshchikova-Petipa  (1854 -  1869)
Lyubov Savitskaya  (1876 -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Royal Conservatory of Brussels
Hizkuntzak frantsesa
Lanbidea
Lanbidea dantzaria, ballet masterra, koreografoa, libretista eta ballet dantzaria
Enplegatzailea(k) Bolshoi Kamenny Theatre
Lan nabarmenak Night and Day
Jasotako sariak
IMDb nm0677535

Marius Petipa (Marseilla, 1818ko martxoaren 11 - San Petersburgo, 1910eko uztailaren 14agreg./uztailaren 1ajul.) frantses dantzari eta koreografoa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jean Petipa dantza-irakasle eta koreografoaren semea. G. Vestrisen ikaslea izan zen, eta 1838. urtean Nanteseko operako lehen dantzaria. Bordelen eta Madrilen lan egin zuen geroago, eta 1847. urtean Antzoki Inperialeko lehen dantzari izendatu zuten. 1858. urtean, berriz, Ballet Inperialeko irakasle eta dantza-maisu egin zuten, eta 1862. urtean lortu zuen lehen arrakasta handia Faraoiaren alaba balletarekin. Ondoren etorri ziren Don Kixote (1869), Roxana edo Montenegroko neska ederra (1878), besteak beste. Bariazio, dantza eta binakako pausoen sortzailea izan zen; adierazkortasun handia eman zion dantza garbiari. Petipak italiar dantzariak sartu zituenean bere taldean, ballet akademikoaz zuen estetika aldatu egin zen, pantomima adierazkorra egiteko joera baitzuten haiek. 60 ballet baino gehiago sortu zituen eta Errusiako ballet klasikoaren bide berriak finkatu zituen. Txaikovskirekin batera eta frantses eta italiar estiloak elkartuz, maisu-lanak sortu zituen, besteak beste: Loti Ederra (1890); Intxaur-kraskagailua (1892), Lev Ivanoven koreografiaz; Beltxargen aintzira (1895). Aipagarriak dira, bestalde: La Bayadère (1877) eta Le Corsaire (1899).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marius Petipa Aldatu lotura Wikidatan