Ollobarren

Koordenatuak: 42°41′15″N 2°08′03″W / 42.6875°N 2.1342°W / 42.6875; -2.1342
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ollobarren
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa
UdalerriaMetauten
Administrazioa
Posta kodea
Herritarraollobarrendar
Geografia
Koordenatuak42°41′15″N 2°08′03″W / 42.6875°N 2.1342°W / 42.6875; -2.1342
Demografia
Elizaren kapitela

Ollobarren Nafarroako kontzejua bat da eta Metautengo udalerriaren barne dago. Lizarrako merindadean kokatuta dago.

2012ko erroldaren arabera, herriak 45 biztanle ditu.

Toponimia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ollobarren izena beheko Ollo esan nahi du. Belasko, Mikel. (1999). Diccionario etimológico de los nombres de los pueblos, villas y ciudades de Navarra. Pamiela argitaletxea. Aintzinean erabilitako beste izen batzuk Oillouarren, Olillovarren, Oyillovarren, Ollovarren, Oyllouarren, Oyllobarren, Oyllouarren eta Oyllovarren dira.

Inguru naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lokizen magalean kokatua dago eta hara igotzeko bi bide ditu, bata "Ollobarreneko Zulotik" pasatzen dena eta bestea Sardegi deitutakoa. Garaiera 565 metrokoa da eta 2,267 km²ko eremua dauka.

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ollobarrengo udalerria hurrengo mugakideak ditu:

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ganuza ibilbidea
  • Kale nagusia
  • Sardegi
  • Olaza kalea
  • Ollogoien bidea
  • Txarretas

Demografia eta biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ollobarrengo biztanleria
1852[1] 1960 1970 1981 1986 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
71 73 73 65 53 45 43 43 52 47 43 46 45
Ollobarren Lokiztik ikusita.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondasu erlijiosoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jasokundeko eliza bi denboraldi ezberdinetan eraiki egin zen, XII eta XVI mendeetan. Kanpai dorrea XVII mendekoa da eta barroko estilokoa da. Erretaula rokoko estilokoa da eta Juan II Imbertok egin zuen XII. mendean. Sarrera progotikoa da eta bere bi kapitelak Jesus Nazaretekoaren bizitza deskribatu egiten dute.

Ohitura eta jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mantentzen diren ohituren artean, "Chenderis" "San Nikolas" eta "Santa Ageda"ko koplak dira. Herriko jaiak abuztuaren 15an ospatzen dira, Mariaren Jasokundearen egunean.

Euskera dagokionez, dauden ume guztiek euskara badakite. Eta heldu batzuek ere bai. Inguru horretan gertatzen den bezala, euskal hitz asko erabiltzen dira erderaz izango balira bezala, adibidez: zaborra, renque (errenka), abarra, temoso (tematia), molso (multzo), lantegi, orzalan (auzolan), agin (zuhaitz mota bat) eta abar

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gastón, José Miguel. (2003). ¡Arriba jornaleros! Los campesinos navarros ante la revolución burguesa (1841-1868). Txalaparta.


Geografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]